Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Greenpeacek 660 milioi euro ordaindu beharko dizkio Energy Transfer Partners petrolio konpainiari, Dakota Access oliobidearen kontrako protestetan "jokabide kriminala" izateagatik eta "difamazioagatik". Standing Rockeko sioux tribua bete-betean kaltetzen zuen azpiegitura horrek, eta milaka lagunek manifestazioak eta ekintzak egin zituzten, batez ere 2016. eta 2017. urteen artean. Geroztik, enpresak auzitara jo du Greenpeacen kontra eta, orain, epaimahai batek zigor milioiduna jarri dio erakunde ekologistari.
Greenpeacek AEBetan duen egitura arriskuan jarri du epaiak, baina hortik harago, Gobernuz Kanpoko Erakundeek zein adierazpen askatasunean aditu direnek kezka handiz ikusi dute auzia, protesta sozialetan eta aktibismoan izan dezakeen eraginagatik.
Energy Transferrek helburu bezala du "protesta baketsurako eskubidea deuseztatzea", salatu du erakundeak. Hain justu, petrolio konpainia horrek diru-ekarpen oso handiak egin dizkio Donald Trumpi AEBetako presidentetza lortzeko
Slapp bezala ezagutzen den bidea erabili dute Greenpeacen kriminalizazioa aurrera eramateko, "Parte Hartze Publikorako Salaketa Estrategikoa" esan nahi dute sigla horiek ingelesez, eta multinazionalek gero eta gehiagotan erabiltzen dute ekintzaileen, kazetarien edo sindikalisten kontra. Azken batean, helburua ez da epaiketa justu bat izatea baizik eta salatua beldurtzea eta ahultzea.
Energy Transferrek helburu bezala du "protesta baketsurako eskubidea deuseztatzea", salatu du Greenpeacek, The Guardian egunkariak jaso duenez. Hain justu, petrolio konpainia horrek diru-ekarpen oso handiak egin dizkio Donald Trumpi AEBetako presidentetza lortzeko.
Ipar Dakotako Mandan herriko kideek osaturiko epaimahai batek epaitu du auzia, eta hasieratik bere inpartzialtasuna zalantzan jarri dute, herri horretako komunitateak eskuineko joera kontserbatzaileak dituela eta oliobidearen alde dagoela egotzita. Egunkari britainiarraren arabera, epaimahaierako aukeraturiko herritarren erdiak baina gehiagok loturak ditu erregaien negozioarekin.
Sioux herriak erantzukizuna bere gain
Enpresa saiatu da Greenpeace oliobidearen kontra izandako sabotaje ekintzekin lotzen. Baina Standing Rockeko sioux tribuak komunikatu baten bidez bere gain hartu du protesten gidaritza. Saltatu dute Energy Transferrek Standing Rockeko komunitatea babesten duen ahots oro "isilarazi" nahi izan duela epaiketa horrekin.
Greenpeacek ohar bidez jakinarazi du epaiari helegitea jarriko diola eta "garaipena lortu arte borrokatuko" duela.
Fracking-a eta BBVA
2008a frackingaren eztanda urtea izan zen AEBetan, herrialdea munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu zen, eta industriak metodo errazagoa behar zuen produktua petrolio-findegietara eta munduko merkatuetara eramateko. Horrela, 2014ean DAPL oliobidearen proiektua proposatu zuen, petrolio gordina Ipar Dakotatik Illinoiseraino eta gero golkoko kostalderaino eramango zuena. Gaur egun, lurpeko 1.900 kilometroko oliobide horrek 750.000 petrolio upel petrolio garraiatzen ditu egunero.
2017an Rafael Gonzales oliobidearen aurkako ekintzailea elkarrizketatu zuen ARGIAk, Europan egin zuen bira baliatuta. Besteak beste, salatu zuen BBVA bankua zela azpiegitura bultzatzen ari zen ankuetako bat:"BBVAk 120 milioi dolar inbertitu ditu Standing Rockeko proiektuan. Hori da gu orain hemen egotearen arrazoietako bat. Salatu nahi dugu BBVA eta Credit Suisse banku europarrak milaka milioi dolar inbertitzen ari direla Dakota Access proiektuan. Europako banku horiek kolonizazioari eta herri indigenen zapalkuntzari jarraipena ematen diote. Nekatuta gaude eta ez dugu gehiago jasango, borrokan eta haiek lotsarazten jarraituko dugu".
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".
Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]
Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".
Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan... [+]
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.