Ekoiztu, kontsumitu eta bozkatu


2020ko uztailaren 02an - 09:17

Ekoiztu eta kontsumituko dugu eta udan bozkatzera joango gara, maskara, eskularru edo eskafandrekin. Erakutsi diezaiegun gure haserrea, ezinegona eta amorrua. Jar dezagun bizitza hautestontzien erdigunean.

Gure bizitzak hiru ekintzetara laburbildu dituzte. Egiteko gai garen funtzioetara mugatu dute gure jarduna; ekoiztu, kontsumitu, bozkatu. Hiru ardura handi izan dituzte. Alarma egoera indarrean sartu zenetik, gure agintarien kezka eta egonezina lanaren gainekoa izan da. Helarazitako mezua argia izan da: lana ezin da gelditu, lantegiek irekita jarraitu behar dute; horretarako eskura izan dituzten baliabide guztiak erabili dituzte. Bi hilabete igaro direnean, etxetik lanean aritu direnak bulegora bueltatzera behartu dituzte. Uda ate joka dagoenean, hedabide publikoetako mikrofonoa eskutan, ikastetxeak zabaltzeko agindua eman dute. Marmarra entzun eta alferrak garela aurpegiratu digute. Auto ofizialean hara eta hona dabilenak errieta egin digu. Gure bizitzek ez omen dute balio, horregatik erabili egiten dituzte; orain konfinatu, gero deskonfinatu, eta ez kexatu, ez dugu eskubiderik eta.

“Zaldibarko zabor tona guztiekin estali nahi izan badituzte ere, Bizkaiko erresidentzietan hildakoen kopurua ez dugu ahaztuko”

Birusaren aitzakian eskubide urraketa etengabekoa izan da. Informatuta egoteko eskubidea ere etengabe urratu dute. Izan ere, agintarien mezuak baino ez dira zabaldu hedabide publikoetan. Herritar guztienak diren baliabide publikoak nahieran erabili dituzte. Euskaldunok ez dugu gure hizkuntzan informazioa jasotzeko eskubiderik. Etsigarria da sailburuen eta osasun arduradunen agerraldiak ikustea; haientzat euskara bigarren mailakoa dela inoiz baino gehiago erakutsi digute, inongo lotsarik edo konplexurik gabe. Kontu garrantzitsu eta presazkoetarako, gazteleraz. Ohitu egin gara mezuak gaztelera hutsean jasotzera. Baina gu beti kexatzen gara. Ez gara makinak, pertsonak gara, baina edukitzearen munduan sartzen gaituztenean, pertsona bezala desagertu egiten gara, zenbaki soil bilakatuz.

Gure agintarientzako zenbakiak gara; funtzio batzuk bete ahal dituzten zenbakiak, kontsumitu dezaketen zenbakiak. Lanera joan gara dirua kobratzeko asmotan. Orain, dena gastatzeko esango digute, gure eskubidea dela eta ekonomia indartuko behar dugula. Guk, esan eta egin.

Bizitzea ez da gauzak ekoiztea edo edukitzea, askoz ere gehiago da. Bizitza erdigunean egon behar dela esaten denean, ez gara daukagunaz ari, garenaz baizik. Bizitzea ez da edukitzea, izatea baizik. Barrura begiratzeko garaiak dira; garenaz eta izan nahi dugunaz pentsatseko eta horri ekiteko garaiak. Ekimen asko jarri dira martxan, bizitza erdigunean jarri dutenak, auzolanean antolatuak eta elkartasuna oinarri dutenak. Hori guztia alferrik ez galtzea izango da gure oraingo erronka. XXI. mendean kaleko mobilizazioek gure gizartea eta etorkizuna aldatuko dutela sinetsi behar dugu. Baina jai daukagu gure agintariek ez badituzte kaleetako mezuak behar bezala bereizten.

Ekoiztu eta kontsumituko dugu eta udan bozkatzera joango gara, maskara, eskularru edo eskafandrekin. Erakutsi diezaiegun gure haserrea, ezinegona eta amorrua. Jar dezagun bizitza hautestontzien erdigunean. Eta pentsatuko dute biztanleak tontoak garela, maskararik gabe agertu zaizkigu agintariak aginduak emanez. Agian birusarekin kutsatuko gara, bai, baina haiekin ez, ordea. Gure agintariek ez dute gure errespeturik merezi; gu ez gara gorteko bufoiak eta eurak ez dira munduko errege. Haientzat zenbakiak bagara, guk ere badugu buruan zenbakiak gordetzeko gaitasuna. Zaldibarko zabor tona guztiekin estali nahi izan badituzte ere, Bizkaiko erresidentzietan hildakoen kopurua ez dugu ahaztuko. Txikitan bi gehi bi lau direla ikasi genuen bezala, argi dugu zenbaki horien erantzuleak nortzuk diren.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Eguneraketa berriak daude