Frantziako Barne Ministerioa ari ote da antolatzen eraso handi bat ekimen ekologista sendo eta ausartenen kontra? Sainte-Solineko uraska erraldoien aurkako herri-mobilizazio arrakastatsuen eta Marseillatik gertuko hormigoi-fabrika baten blokeoaren ondoren, prentsan azaldutako zenbait artikuluk iradoki dute Parisko Gobernua abiatzear dela borroka horiek zapaltzeko kontraeraso polizial eta mediatikoa. Alerta pizturik, zientoka aktibista, nekazari, artista, hautetsi, langile, intelektual, sindikalista, zientzialari eta klase guztietako jende eta elkartek sinatu dute Estatuak prestatzen duen errepresio uhin berriaren aurkako idatzia. Hainbat hedabidek plazaratu duten agiri horren lehen 300 sinatzaileak hemen ikus daitezke. Horien artean dago Philippe Descola antropologo ezaguna.
Abenduaren 20an, inoiz ezagutu diren Eguberri jairik beroenak hastear zirenean, Le Parisien egunkariak plazaratu zuen poliziaren Renseignements Territoraiux informazio zerbitzuaren txosten bat, “apropos filtratua”, izenburu deigarri hau zeramana: "Aktibista ekologisten bilakaera erradikal kezkagarria".
Frantziako segurtasun-zerbitzuek beren asmoen berri disimuluan zabaltzeko daukaten ohitura bitxi horrek beste behin ere dauka errepresioari ekin aurretik egindako test baten itxura. Test honek gu gauzka jomugan, azken urteetako ingurumen-borroketan era batean edo bestean parte hartu dugun guztiok.
Beraz, ekologisten erradikalizazioa ez omen litzateke guztiok leporaino harrapatuta gauzkan egoeraren erradikaltasunaren seinalea baizik eta Les Soulèvements de la Terre [Lurraren Matxinadak] izena hartuta ekologismora bihurtu berria den ezker muturreko talde baten ezkutuko maniobren emaitza. Azken urteotan ekologistek edo nekazariek burutu dituzten ekintzen esplikazioa omen legoke Notre-Dame-des-Landeseko "zakur zahar" batzuen aktibismoan eta ekintza "bortitzak" burutzeko daukaten irrika ase ezinean, eta ez datorren katastrofe ikaragarriaren aurrean edozein aldetatik piztu den duintasun eztanda batean. Poliziaren txosten hori sinistekotan, batere zerikusirik ez gobernu guztiek hondamendiaren errudunekiko duten permisibitatearekin, ezta ere hormigoiaren industriak edo agroindustriaren lobbyak daramaten aurrerako ihesarekin.
Zer axola dio azken denborotan ehunka elkartek –ingurumenaren aldekoak, gizarte zibilekoak, baserri-taldeak, herritarren elkarteak, lekuko borroketako taldeak– eta alor guztietako pertsona ezagunek sinatu badituzte deialdiak mobilizatzeko lurrak edo urak jabe gutxien eskuetan pilatzearen kontra, edo lurzoruen artifizializazioaren aurka. Gero eta handiagoa den ekintzen ugaritze zaratatsu hori ez omen litzateke kezko laino bat besterik erradikalizatutako aktibista multzo bat babesteko, bere gainbeheran "planeta babesteko mugimendu legitimo" osoa arrastan eraman nahi duten erradikalak.
Trikimailu zaharkitua da, baina oraindik gerta liteke erabilgarri: mugimenduaren zati bat markatu, isolatu eta agente kutsagarritzat izendatzea, zeinetatik besteok kosta ahala kosta apartatu behar dugun, ez badugu nahi harekin batera zanpa gaitzaten. Itxura zentzugabea erakusten du berriro ere Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzak (SDAT) ikertzen dituenean borroka sozialak, baserritarrenak eta ekologistak, hala nola egin duena Lafarge zementu-fabrikaren aurkako ekintza kolektibo berri baten harira: Lafarge Estatu Batuetan kondenatu baitute Daesh-Estatu Islamiarrarekin lankidetzan aritzeagatik.
Ohartzen gara Les Soulevements de la Terre egokia dela errudun azaltzeko, besteak beste bere izenean lortu baitira hainbat indar erakusketa handi lurraren eta uraren defentsan. Nekazarien, hiriko gazteen, ingurumenaren aldeko gazteen eta sindikalisten arteko elkartze mugimendu berri honek, hain zuzen, badauzka webgune bat, Twitterreko kontu bat, aldizkako bilera publikoak eta, Renseignement Territorialaren arabera, baita bankuko kontu bat ere. Aurpegia erakusten ari da, esango luke norbaitek, nork txikituko zain balego bezala.
Guk, agiri hau sinatzen dugunok, ez dugu ipuin hori sinesten, eta ondo dakigu zertaz ari garen. Manifestazio batzuetan parte hartu dugu, beste batzuk antolatzen aritu gara, sinatu ditugu deialdi eta agiriak, mitinak muntatu, bateko edo besteko kanpanpaldien logistikan parte hartu, edo debekatutako manifestazioetan, batzuetan alaiki aritu gara kuterrez, mailuz edo inausteko guraizeak erabiltzen etxeko lanak ez diren azioetarako, edo beste batzuetan irribarrez amestu dugu zertarako erabili ahalko genituzkeen… Eta hori guztiagatik badakigu ez dagoela ezein batzorde zentralen eta ez estratega bihurriren beharrik ohartzeko zein erabatekoa den egoeraren larritasuna eta makina geldiarazteko ahalmena dutenak utzikeria kriminal batean murgilduta daudela.
Badakigu, halaber, ez diegula beldurrik buzo zuriz edo urdinez beztitutako jende horiei, urte luzez gobernuak eskari ekologistei entzungor egin ostean orain telebistak erakusten dizkigun horiei. Gainera, ezin diegu esan arrazoi ez dutenik diotenean haien "armagabetze-ekintzak" elementu funtsezkoa direla lurzoruak hormigoiztatzen, lurrak lapurtzen edo ibaiak pozoitzen dituzten proiektuak frenatu edo geldiarazteko estrategia erabakigarri orotan. Are gehiago, batzuetan gustatuko litzaiguke ekintza horietan egotea aukerarik bagenu edo ez baligute eragotziko funtzioek, osasunak edo familia-egoerak.
Zeren eta [ekintzaile] horiek keinuak, horien zehaztasuna eta kemen alaia askoz ulergarriagoak zaizkigu Barne ministroaren imintzioak baino, ikusten dugunean ministroa krokodilo-malkotan obra baten babeserako hesia hautsi dutelako, industrialde oso kutsatzaile bat aldi baterako ixtea lortu dutelako edo krimen ekologikoak egiten dituen multinazional batek kalte ekonomikoak jasango omen dituelako.
Jadanik ikusten ari gara nola Bassines Non Merci-ko, Confédération Paysanne sindikatuko [ELB bere kidea da] edo Les Soulevements de la Terre-ko ekintzaileei ezartzen zaizkien poliziaren zitazioak, auziperatzeak eta jipoiak, nola batzuetan [poliziak] ospitaleetako oheetaraino doazen manifestarien bila, haiek atxilotzeko. Alde horretatik, esanguratsuak dira uraska erraldoien borrokaren kontra azaroaren 28an egin zen lehen epaiketa eta 2023ko urtarrilaren 5ean eta 6an La Rochelle eta Niorten egin dutena. 1.500 orrialdera irits daitezkeen instrukzio dossierrak dira ehunka pertsonari poliziak, bereziki telefonoz, egindako bijilantziaren lekuko. Horri gehitu behar zaizkio jarraipenak, aktibisten etxeen aurrean ezkutatutako bideozaintza-gailuak, dozenaka atxiloketa eta berrogeita hamar deklarazio. Eta laster ikusiko dugu, egunkarien orrialdeetan aurreratzen baitigute, nola manifestazio, bilera eta elkarretaratze horietan parte hartze hutsa ere laster izango den ez bakarrik legez kanpokoa baizik eta zigorgarria ere bai. Baina keinu horiek eta beraiek “transformations” deitzen dituztenak dira etorkizun posible bat irudikatzen dutenak.
Horregatik, bakoitza gauden lekutik prestatzen ari gara solidarioak izateko, gu ere horietakoak garela esateko, besterik ez bada pentsamenduan. Eta errepresioaren itzala iluntzen ikusten dutenak ez direla bakarrik egongo, gu ere hor gaudelako.
(Ikusi hemen milaka sinadura horien artetik, lehen 300 sinadura eman dutenak).
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]