Egile eskubideak: Agentzia propio bat, hori da konpromisoa. Gure kulturak izan dezan baitezpadako estruktura bat inoren erregalietatik ez bizitzeko.
Urriaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kultura Ondarearen zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzen jarduten duen Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI) erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik edo nagusiki jardun dezan Jabetza Intelektualaren Legean aitortzen diren eskubideak ku-’deatzeko erakunde gisa.
Martxan da ordutik egile eskubideen kudeaketarako euskal agentzia, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eta Euskal Herriko Musikarien Elkarteak sortua.
Galdetu digute ea SGAEk zer dioen honi buruz. Galdetu digute ea noiz hasiko garen errekaudatzen. Gaztigatu digute ea non apuntatu behar den, zeintzuk diren gure tarifak eta nola likidatuko ditugun nazioartean.
Eta guk uste dugu, medioak baditugunez, hori sortzaileek erabaki behar dutela.
Jabetza intelektualaren kudeaketa titularrek utzitako errepertorioaren kudeaketa integrala da. Titular bakoitzaren obra, beraz, neurrira kudeatu behar da, produktu bakoitzak beharko duelarik tratamendu bereizi bat, posible eginez eskubide erreserbatu eta esklusiboak lagatzea gradu eta maila desberdinean, zein dohainik uztea. EKKI ez baita sortu euskal obra artistikoaren kudeaketa beretzat hartzeko. Agentzia hau ez da zertu egileei kontratu konplikatuak sinarazteko eta ezker-eskuma, inguru guztietatik dirua biltzen hasteko, edo abokatu oste bati jaten emateko. EKKI sortu da bakoitzak bere jabetza intelektualaren ideiaren arabera jaso dezan zerbitzu bat profesionala: egile eskubideengatik bilketa egin dezakeena, sortzaileen artean elkartasun bat eraikiko duena eta irabaziekin euskal kultura zabaltzen lagunduko duena.
Kanona desagertu den honetan, Europar zuzentarauek egile eskubideen agentzien monopolioa apurtu duten honetan, kultura interneten berehala kontsumitu eta ahazten den garaiotan, EKKIk ezin du modelo zaharrik imitatu, berria behar du eraiki, non jabetza intelektualaren kudeaketa eta kulturaren zabalkundea uztartu behar diren. Gaur egun ari diren jabetza intelektualaren kudeaketarako entitateek erabiltzaileen eta are autoreen euren artean duten irudi eskasaren arrazoi nagusia ordezkatzen duten modelo zahar hori berori da. Euskal entitate horren bitartekaritzarekin edo bere lizentziapean kontsumitzen den kulturak “kultura gehiago” ekarri behar du ezinbestean. Kulturgilearen eta kultura zalearen arteko zubia izan behar du. Bistan denez, euskal sormen lanei kontsumoaren hazkundea komeni zaie, salmenta urri batzuk zukutzea baino askoz gehiago. Horregatik hain zuzen, jabetza intelektuala ezin da kudeatu baimenen eta mugapenen sistema soil gisa.
Alfer-alferrik da esatea gertuagokoa, solidarioagoa eta gardenagoa izango dela EKKI. Hori frogatu egin beharko dugu ibilian-ibilian. Dena dela, EKKIn jadanik dozena bat sortzaile eta egile eskubideen titular daude bazkidetuta. Argazkilariak daude, idazleak, artista plastikoak, dokumentalgileak, musikariak eta interpreteak… Eurak beteko dituen eredu bat diseinatzen ari gara. Proba beraiekin egingo dugu, baina lerrook idazten dituena zein goian aipatutako elkarteetako ordezkariak eurak ere sortzaileak izanik, esan dezagun EKKI izango dela gure buruentzat nahiko genukeen egile eskubideen agentzia hori, geurea eta geure beharrei egokitua.
Zinez uste dugu datorren urte hasieran euskal sortzaile eta ekoizleei opatuko diegun planak (EKKIra pasatzea, alegia) berdindu egingo duela beste ezein eskaintza ekonomiko, eta gainera asebete orain arte aintzat hartu ez diren aspektu are espiritualagoak. Batetik, egile eskubideak norbere esku hartzeko eta norbere gustura gobernatzeko aukera eskainiko du agentzia berriak. Bestetik, mozkinak profesionalen sostengurako eta kulturaren azpiegituretarako erabiliko direla segurtatuko du. Ez dira hitz hutsak. 2011. urtetik gai hau heltzen ibili garen elkarte eta norbanakoon konpromisoa da gure kulturak izan dezala baitezpadako estruktura bat inoren erregalietatik ez bizitzeko: agentzia propio bat.
Izan ere ezein jabetza ez baitagokio herri bati gehiago bere sorkuntza lanaren fruitua baino.
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.
Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?
Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.