Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

  • Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta orokorrak besteak... bakoitzak ditu bere ezaugarriak eta elkarren arteko harremanak elikatzen dituzte Doinuele sarean. Urtarrilaren 9an Ziburuko Baltsan elkartean egin duten prentsaurrekoan elkarrekin aurkeztu dituzte aurtengo data zehatzak: orain arteko zortzi ekimenei bederatzigarrena gehitu zaie, Oiartzungo Hitzen Lihoa.

Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA

2025eko urtarrilaren 09an - 07:45
Azken eguneraketa: 13:27

"Azokak janzten gaitu!" mezua zabaldu dute Doinueleko kideek kapela, zapi eta gainerako prenden artean, antzezpenetik ere izan duen prentsaurrekoan: "Jantzi, gorputza, burua, barru eta kanpo egin beharra dagoelako, arropa ez da nahikoa, janzteko. Liburuek ere janzten gaituzte".

Urtean zehar Euskal Herrian nork bere gustuen araberako kultur lanez janzteko badela aukera nabarmendu dute. 2023an zortzi ekimen elkartuta sortu zuten Doinuele sarea, eta aurten bederatzigarren bat gehitu da. Hauek dira 2025ean bisitatu ditzakegun ekimenak, ia hilero bada bat lau lurraldetan:

Doinuele sareko 2025eko hitzorduak

Urtarrilean (H)ilbeltza. 20tik 26ra Baztanen nobela beltza eta gai horri buruzko hainbat ekimen berezi.

Martxoan Geure Gelatik. Azkoitian 27tik 29rako asteburuan emakumeek idatzitako liburuen azoka eta ekimenak.

Apirilean Sormene ekimenak Galdakaon.

Maiatzean Literaturia. Zarautzen 23tik 25erako asteburuan kultur sorkuntzek hartuko dituzte kaleak eta azoka.

Ekainean Ziburuko azoka. 7an, lehen larunbatean, euskara hutsezko liburu eta diskoek beteko dute herriko plaza eta liburu aurkezpen, kontzertua zein gainerako ekimenak gozatzeko aukera egongo da.

Irailean (H)azoka. Hernanin 27an, larunbatarekin, euskara hutsezko liburu eta diskoen azoka aterbetuko du Atxegindegi plazak eta liburu aurkezpenak, kontzertuak eta hainbat ekimen izango dira aukeran.

Urrian Ikusi Mikusi. Saran haur eta gazte literaturan murgiltzeko aukera 11n eta 12an, eta haur zein gazteei zuzendutako hainbat emanaldi ere bai.

Azaroan Hitzen Lihoa. Oiartzunen 12tik 16ra liburu azoka eta gai bat ardatz hartuta horren bueltako kultur ekimen bereziak.

Abenduan Lazkaoko azoka. 12tik 14ra Olentzeroren zakua euskarazko liburu zein diskoz betetzeko aukera eta hainbat kultur ekitaldi.

"Elkartuta indartsuagoak gara"

Kazetariek galdetu dute hiru urte hauetako bidean Doinuele sareko kide izanda zer irabazi duen herriko ekimen bakoitzak. Adierazi dute sarean partekatzen dituela herri bakoitzak dituen zailtasunak eta egiteko moduak eta besteengandik ikasteko aukera ematen diela. Horrez gain, "nazio mailako sare bat osatzeak ematen digu bakoitza ez bere txokoan bakartuta sentitzea" adierazi du Doinueleko beste kide batek. Sare honi esker bi herriren arteko elkarlana gauzatu dela jakinarazi dute, "Ikusi Mikusiko kide batzuk lan egin dugu Ziburuko Azokan eta trukean berdin. Aurrera begira beste herri gehiagoren artean sortu daitezke horrelako elkarlanak".

Sareak aurten kide bat gehiago duela baloratu dute, izan ere, Oiartzungo Hitzen Lihoak bere urteroko ekimenei gehitu die azoka eta horrela, Doinuele sareko kide egin da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Doinuele
2024-01-10 | Estitxu Eizagirre
Euskara hutsezko liburu eta disko azokak eta ekimenak zein egunetan izango diren iragarri du Doinuele sareak

Euskara hutsezko plazen sarea da Doinuele, eta Euskal Herriko zortzi ekimen hauek osatzen dute: (H)ilbeltza (Baztan), Geure Gelatik (Azkoitia), Literaturia (Zarautz), Ziburuko Azoka, Hernaniko azoka, Ikusi Mikusi (Sara), Lazkaoko azoka eta Sormene (Galdakao). Elkarrekin egin... [+]


2023-12-14 | ARGIA
Asteburu honetan euskarazko liburu eta diskoen azoka Lazkaon, Ataunen eta Seguran

Azoka hauetara doan edonork izango du %15eko deskontua bertan erosten dituen liburu eta diskoetan. Hiru herri hauetako udalek hartzen dute beren gain herritarren deskontu hau. Giro ederra ziurtatuta egongo da hiru herri hauetan, kultur ekintzak, liburu aurkezpenak eta hainbat... [+]


33 eskolatako ikasleak gerturatuko dira Ikusi Mikusi haur eta gazte literatur azokara

Haur eta gazteei zuzenduta euskaraz dagoen literatur azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Saran egingo dute eta Euskal Herri osoko 33 eskolatako 1.396 ikaslek, familiek eta arloko profesionalek hartuko dute parte. "Hazi handiak ereiten ditugu haur eta gazte horiengan".


2023-09-28 | ARGIA
Inoizko postu gehien egongo dira larunbatean Hernaniko Liburu eta Disko Azokan

Doinuele euskara hutsezko plazen sareko hurrengo hitzordua irailaren 30ean izango da, Doberaren eskutik, 11:00etan hasita. Zenbait idazlek liburuak aurkeztuko dituzte, tartean Jakoba Errekondok eta Garbiñe Larreak. Bertso saio literarioa eta kontzertua ere egongo dira.


2023-08-28 | Leire Artola Arin
Irailaren 30ean egingo dute Hernaniko III. Liburu eta Disko Azoka

Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen... [+]


2023-06-20 | ARGIA
1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]


2023-06-02 | Estitxu Eizagirre
Ladix Arrosagarai, Baltsan Elkartea
“Guretzat garrantzitsua da azoka ekimen nazionala izatea, Ziburun errotua”

Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara, Ziburuko IV. Euskal Liburu eta Disko Azokaren bezperan. Irrikaz daude ARGIArekin batera azoka antolatzen duen elkarte honetako kideak, zeruak errespetatuko duen konfiantzarekin, eta argitaletxe zein herritarren artean... [+]


Musika eszena gehitu diote aurtengo Ziburuko Liburu eta Disko Azokari

Haira, Adrian Perez, Patxuko Nice eta Ixabe taldeak egonen dira kontzertu laburren bidez beren azken diskoa ezagutarazten. Liburu aurkezpenen gisara, musikagintzan den sorkuntzari ere lekua bideratu nahian dabiltza Baltsan eta ARGIA antolatzaileak. Larunbatean iraganen da... [+]


2023-05-30 | ARGIA
‘Ño!’ komikia eta ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ liburua Ziburuko Azokan

Bi lanak izango ditu salgai ARGIAk datorren larunbateko Ziburuko Azokan. Komikia Maitane Gartziandiak, Eli Pagolak eta Miren Artetxek egin dute. Kazetaritzako kronikak biltzen dituen liburua Koldo Izagirrek.


2023-05-19 | ARGIA
Ziburuko IV. Euskal Liburu eta Disko Azokak badu eguneko egitarau zehatza

Baltsan Elkarteak eta ARGIA hedabideak antolatzen dute Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka  ekainaren 3an, Euskal Irratiak, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea eta Ziburuko herriaren partaidetzarekin. Larunbatarekin, herriko plazan, aterpe pean, goizean... [+]


2023-05-09 | ARGIA
Badator Ziburuko Azoka, berritasunekin eta inoizko indartsuen

Ekainaren 3rako antolatu dugu Baltsan Elkarteak eta ARGIAk Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, laugarrenez. Azoka honek euskararen erabilera bultzatu nahi du eta horretarako euskaldunei bi gauza eskaini nahi dizkie: kultur lanen kalitatea eta plazan euskaraz lasai egiteko... [+]


2023-03-24 | ARGIA
Geure Gelatik liburu azoka ospatuko da ostiralean eta larunbatean, Azkoitian

Ostiral arratsaldean hasita, hainbat liburu aurkeztu eta solaserako aukera bat edo beste eskainiko dira Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plazan. Mariasun Landari omenduz zabalduko dute azoka.


2023-03-15 | Estitxu Eizagirre
Doinuele Euskarazko Plazen Sarea sortu da
Zortzi herri, euskal literatura eta musika zaleentzako zirkuitu

Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude