Ekidin eskola jazarpena

Bullying ingelesezko hitza da, eta jazarpena esan nahi du. Zoritxarrez, hitz hau nahiko ezaguna da, eskola eta ikastetxeetan atzemandako jazarpen eta eraso kasu ugarien ondorioz. Bullyinga ikasle batek edo gehiagok beste baten edo batzuen aurka nahita hartutako jarrera oldarkor eta errepikakorrei dagokie. Jazarpenaren ezaugarria da pertsona batek jokabide oldarkorra, errepikakorra, metodikoa eta sistematikoa garatzen duela beste pertsona baten aurka, eraso fisiko edo psikologikoen bitartez. Jazarpenaren helburua da biktima beldurtzea, isolatzea, mehatxatzea, iraintzea eta emozionalki menderatzea, hau da, hitzen eta/edo erasoen bidez kontrolatzea eta suntsitzea biktimaren nortasuna eta autoestimua hondoratzeko eta txikitzeko. Kasu gehienetan botere desoreka dago erasotzaile eta erasotuaren artean, eta biktimak, oro har, isiltasunean eta bakardadean sufritzen du.

Bestetik, azken hamarkadetan eskola jazarpena prebenitzeko hainbat programa garatu arren, eskoletan jazarpenak modu kezkagarrian gora egin du. Esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak 2022an argitaratutako azken datuen arabera, 2020-2021 ikasturtean eskola-jazarpeneko 966 kasu posible aztertu ziren, horietatik 129 identifikatuz, aurreko ikasturtean baino 29 gehiago. Nabarmentzekoa da identifikatutako kasuen %31,7 ziberbullyingari dagozkiola, aurreko ikasturtean baino 16 gehiago. Teknologia eta sare sozialen erabilerak eskola jazarpenaren era desberdin bat garatzen du, eta sortutako eduki digitalen hedapenak krudelagoak izan daitezke edonork ikusarazi baitezake. Gainera, nabigazio-erregistroek datuak gordetzen dituzte eta ez dago informazioaren desagerpenaren ziurtasunik. Ondorioz, jazarpena jasaten duenari eragindako kalteak ez du amaiera finkorik, eta erreproduzitzen jarraitzen du.

Garrantzitsua da, beraz, ikastetxeetan eskola-jazarpen kasuetarako prebentzio programa eta jarduera-plan eraginkorrak ezartzea. Programa edo plan horien barruan funtsezkoak dira tutoretzak. Izan ere, ikasgai aproposa da ikasleei azalpenak emateko eskola-jazarpenaren inguruan. Ildo horretan, UNESCOk "Behind the numbers: Ending school violence and bullying" txostenean iradokizun batzuk proposatzen ditu, eskoletan garatzeko. Azpimarratzen da emozioekin lan egitea eta enpatiaren garapena sustatzea ikasleekin. Baita anonimotasuna bermatzen duen egindako jazarpen-salaketetarako postontzi bat eskuragarri jartzea ere, edozein ikaslek sala dezan jaso edo ikusi duen jazarpena. Horrekin batera, hezkuntzaren komunitate osoaren inplikazioa sustatzearren, eskoletan ikasleak, irakasleak, ikastetxeko langileak eta gurasoak biltzen dituen proiektuak egitea, eskola-indarkeria desagerrarazteko. Garrantzitsua da ere IKTen inguruko formakuntzak garatzea eta ikasleei ohartaraztea haien arriskuez. Izan ere, informazioa online dagoenean, oso zaila da ezabatzea, eta informazioak erreproduzitzen jarraituko du.

Bukatzeko, eskoletan jazarpena saihesteak garrantzitsua izan behar du, ikastetxeari eragin negatibo nabarmena dakarkiolako erasoa jaso izan duen haurraren osasun fisiko, mental eta errendimendu akademikoak. Nabarmendu behar da jazarpenak egiten dituen ikasleak helduaroan ere bizitzako edozein esparrutan jarrera bortitzak garatzeko arriskua areagotu dezakeela edozein helburu lortzeko. Beraz, ezinbestekoa da prebentzio programa eraginkorrak garatzea ikasgeletan, errespetuzko balioetan oinarritutako hezkuntza indartzea, bizikidetza bermatzeko, eskolako jazarpena prebenitzeko eta helduaroan jarrera biolentoak ekiditeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


Eguneraketa berriak daude