Etxarri Aranatzen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 34. edizioa, zazpi bertsolari gazterekin. Segurtasun neurri guztiak beteta egin da saioa. Berako Ekhiñe Zapiainek jantzi du txapela, eta bigarren izan da Iruñeko Bittori Elizalde; biak sailkatu dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako. Bertso onenaren saria Zapiainek berak eskuratu du.
Aforo mugatuan eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta jokatu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34.edizioa. Zazpi izan dira bertsolari parte hartzaileak: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar). Maider Ansak izan du saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura. Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño aritu dira epaile lanetan.
Gai orokorra emanda, lau oinak emanda, azken puntua emanda eta hitz bana emanda bertso bana kantatu ostean, bi bertsolari pasa dira bigarren fasera: Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain. Bigarren fase honetan, zortziko handian ofizioan aritu dira bi bertsolariak. Ostean, kartzelako ariketan, puntu banari erantzun diote, eta gaia emanda, bakarkan aritu dira azkenik, bertso bana kantatuta.
Azkenean, Ekhiñe Zapiainek bildu du puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Berak eta txapeldunordeak, Bittori Elizaldek, ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Bertsolari beratarrak Julio Soto Nafarroako txapeldunaren eskutik jaso du txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, bertso onenarena. Kasu honetan, Ekhiñe Zapiainek berak irabazi du sari hori, zortziko handiko ofizioko bigarren bertsoagatik. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman dio sari hori.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.