EKE-k Ibilki-ren hamargarren edizioaren programazioa aurkezten du

  • Aurten ere Euskal Kultur Erakundea aktiboki ariko da Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. 2022ko otsailetik ekainera, emanaldi ugari eskainiko dira Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule eta Donibane Lohizune hirietan. Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea, hobeki berriz elkartzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 02an - 14:55
Azken eguneraketa: 15:57
Grafismoa: Marga Berra

Ibilki programaren hamargarren edizio honekin, EKEk euskal antzerkia Iparraldean hedatzen segitzen du. Erran behar da urtez urte kalitatezko proposamen anitz ateratzen direla, gero eta ikusle gehiago bilduz.

Aurtengo lehen seihilekoean, Iparraldeko ikusgarri geletan ibiliko dira zazpi konpainia, dozena bat emanaldi eskainiz, hala nola Baionan, Hendaian, Ziburun, Azkainen, Donibane Lohizunen eta Biriatun, jakinez jadanik hainbat antzezlan programatuak direla bigarren urte erdiarentzat. Emaitza oparo horiek ezinezkoak lirateke euskal antzerkiaren alde engaiatuak diren herri horiek gabe. Bihotzez eskertu nahi ditugu.

Egitaraua

  • 2022ko otsailaren 15a, 20:30 - Luna Negra - Baiona - Iki Mihi Klik - Eleka konpainia
  • 2022ko otsailaren 22a, 20:30 - Luna Negra - Baiona - Besteen kaleaCompagnie Jour de Fête
  • 2022ko otsailaren 23a, 15:00, - Parrokiako gela - Ziburu - LurXake Produkzioak
  • 2022ko martxoaren 2a, 20:30 - Mendi Zolan - Hendaia - Oihana - Itzuli konpainia
  • 2022ko martxoaren 6a, 17:00 - Donibane Lohizune - Iki Mihi Klik - Eleka konpainia
  • 2022ko apririlaren 2a, 20:30  - Azkaine - Atzerrian Lurra Garratz - Huts Teatroa
  • 2022ko apririlaren 3a, 20:30 - Azkaine - Amua - Axut !
  • 2022ko maiatzaren 13a, 20:30 - Ziburu - Atzerrian Lurra Garratz - Huts Teatroa
  • 2022ko maiatzaren 21a (Mai du Théâtre) - Gaztelu Zahar - Hendaia - Dena ongi hemen gaude - Rouge Elea
  • 2022ko maiatzaren 22a (Mai du Théâtre) - Gaztelu Zahar - Hendaia - Besteen kalea - Jour de fête konpainia
  • 2022ko ekainaren 28a - Biriatu - Iki Mihi Klik - Eleka konpainia

Egoera sanitarioa ikusirik, ikusgarrien antolatzaileekin harremanetan sartzea komeni da tokien aintzinetik erreserbatzeko.

Gehiago jakin


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude