(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak herritarren eskubideak urratzen dituela.
Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean elkarretaratzea egingo dute EITBren egoitzaren aurrean maiatzaren 20an, 12:00etan izango da, eta (H)itzartu EITB ekimenak egin du deialdia.
Ekimen hau 2021eko abenduan sortu zen, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko mugimendutik. EITBren "sakoneko eraldaketa" proposatzen dute. Ekimenaren ustez, ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko eta hizkuntza estandar informala eraikitzeko. Horregatik, uste du "urgentziazkoa" dela EITBk euskarazko ikus-entzunezko edukien eskaintza zabal eta erakargarria egitea, gaur egun euskarazko fikzioaren eskaintzarik ez dagoelako.
Salatu du urteak direla ETBk nazioarteko edukiak euskaraz eskaintzeari "betoa" jarri ziola, eta euskarazko bikoizketa programazio-parrilatik baztertu zuela. (H)itzartu EITB ekimeneko kideentzat ez da onargarria audientziak hobetzeko euskara eta euskarazko bikoizketa baztertzea.
Hala, erakundeei egungo ikus-entzunezkoen politikak birpentsatzeko deia egin diete, indarrean daudenek herritarren eskubideak urratzen dituztela eta hizkuntzari kalte egiten diotela iritzita.
Euskarazko bikoizketa kinka larrian dago. Egunean hamalau ordu ematen dituzte gazteek, batez beste, pantailen aurrean. ETBk bikoizketa baztertu du azken bi hamarkadetan eta streaming plataformetako euskarazko eskaintza ez da %0,1era iristen. Iker Bengoetxeak ahotsa eman die... [+]
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.
Bikoizketa automatikoaren inguruan zenbait eztabaidaren oihartzuna heldu da nire belarrietara aste honetan. Badirudi, badela zenbait adimen artifizial bikoizketa maila altua lortzeko bidean dagoena, gizakion parekoa, eta bikoizketa lana denbora errealean egin dezakeena.
Azken... [+]
Aurtengo Donostiako Zinemaldian oso gutxi izango dira euskaraz edo euskarazko azpidatziekin emango diren pelikulak, Sail Ofizialean adibidez 109 emanalditik bat bera ere ez. Pantailak Euskaraz ekimenak egin du azterketa eta Zinemaldiaren inaugurazio eguna aprobetxatuz... [+]
Gogoratzen Euskal Herriko haurrak ETB1en euskaraz ematen zituzten marrazki bizidunei pegatuta geratzen ziren garaiaz? Agian ez, aspaldiko kontuak baitira horiek honezkero: urtetan egindako murrizketen erruz, apenas ikusten den gaur egun marrazkirik, telesailik edo pelikularik... [+]
Urtetik urtera okerragoak ziren lan-baldintzek probokatu zuten bikoiztaileek planto egitea 2018ko irailean, eta oraindik greban jarraitzen dute. Azken sei urte hauetan %37 jaitsi da euren lanaren balioa. Eta norabide berean doa euskarazko bikoizketaren kalitatea ere, langileen... [+]
ETBk fikzioa espainieraz ematen du (espainerara bikoiztua, zehatzago esanda), salbuespenak salbuespen, eta etorkizunean ere hala emanen du. Argi utzi zuen Maite Iturbek, EITBko zuzendari nagusiak, 2019ko urriaren 9ko EITBren Kontrol Batzordean.
Esanguratsuak dira Andres Urrutia euskaltzainburuak astelehenean egindako adierazpenak
Pikatxu Detektibea pelikula bikoiztea onartu dute BIEUSE bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideek, REC grabaketa estudioarekin esparrua arautuko duen hitzarmena bultzatzeko lortutako akordio bati esker. Bikoiztaileek euren egoera salatzeko plantoa egin zutenetik euskarara... [+]
Euskal bikoizleek planto egin dutenean piztu da berriz ere debatea gure artean, ea euskarazko fikzioa zabaltzeko eredurik onena hori ote den ala azpidatzien alde egin beharko genukeen.