EITBk EITBPodkast plataforma ireki du aste honetan. EITBko irratietako programa zatiak agertzeaz gain, zenbait sortzaileren podcastak ere agertzen dira bertan. Agian podkastak idatzi beharko dugu, K-rekin aukeratu baitu EITBk terminoa zabaltzea.
Atariak euskarazko eta gaztelerazko edukiak batzen ditu. Gaika banatu dira edukiak, bost arlotan antolatuta: jakintza, bizitza, musika, kirola eta aisia-fikzioa. Atalkako antolaketa horretan okerra iruditu zaigu ez topatzea data argi, noizkoa den pieza bakoitza... Esate baterako Kirolaren atal honetan, noizkoak dira podkast horiek?
Gainerakoan, diseinu egokia du webguneak, eta podkast jakin batera iritsitakoan, zuzenean entzun dezakezu, Mp3 fitxategia jaitsi edo RSS helbidea erabili beste plataformaren bat erabiltzen baduzu, haren bitartez harpidetzeko. Hemen ale jakin bat adibide, Josu Goikoetxeak Faktoria saioan egiten duen Astelehen Poetikoetakoa.
Adibide majo bat da hori: programa osoak baino, haien barne-atalak izan daitezkeelako askotan irratian podkastaren muina. Asteburuetako Amarauna saioan zenbait teknologia adituk egiten Digi-atala da halako beste adibide bat.
EITBko edukietatik, telebistatik etorritako podkasten bat ere badagoela ikusi dugu. Esate baterako, Bidegurutzean programaren edukiak audio bihurtuta.
Eta beste profesional batzuek ere etxetik kanpo sortutakoak ere badaude. "Lokatza" da horietako bat, egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko bidea, eta honako profesionalek egina: Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre.
Beste bat da Barruan Gaude. Podkast hau Oier Aranzabal kazetariak sortu zuen Zuzeuren baitan, eta bere artxiboa hona etorri da orain. Aranzabalek podkast hartan teknologia eta metodoa ederto landu zuela konturatuta geunden, eta badirudi harrezkero beste batzuentzat podkastak profesionalki sortzeko lanean dabilela. Ulu Media izeneko audioen ekoizpen etxean dabil orain orain Oiartzabal, eta honek jada badu produktu bat EITB podkast plataformarako:Artxipelagoa. Zientzia fizkiozko irratinobela moduko bat izango da hau, eta zero alea edo aurrerapena estreinatu dute oraingoz.
Aurrerapena da oraingoz Artxipelagoarena; udazkenean egongo dira atal guztiak prest, ez dakigu serialki argitaratzeko ala denak batera, Netflixek telesail gehienekin egin batera. Sinopsi hau aurreratu digute produkturako: "Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea." Profesional ugari dago produktu honen atzean; zuzendariak dira Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal; gidoia da Xabier eta Martin Etxeberria anaiena; soinu diseinua:Xanti Salvador eta Koldo Corellarena, eta aktore lanetan aritu edo arituko dira itziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Klara Badiola, BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearen elkarlanarekin, eta Anartz Zuazuaren aktore zuzendaritzarekin.
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Mugimenduak mahai gainean jarri du euskarazko edukiak sustatzeko beharra, eta horren aurrean ETBk duen interes falta. Lehentasuna gaztelaniazko saioei ematea egotzi dio. ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde! lelopean, aldaketa eskatu dio telebista... [+]
Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.
Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITB Mediako langileek ostegunean Pablo González kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi izan diote, "euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria", ELAk zabaldu duenez.
Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.