EITBren eraikinaren aurrean Maddalen Arzallusi babesa adierazi eta hedabide "publiko eta anitza" eskatu du enpresa batzordeak. Faktoria programatik ezabatutako bertsolariaren estrofak izan dituzte hizpide eta hedabideak "irizpide politikoen eta ideologikoen arabera" funtzionatzen duela kritikatu dute.
Maddalen Arzallusen bertsoen ezabatzearekin batera beste hainbatetan erabili den zentsura salatu du EITB Media Enpresa Batzordeak taldearen eraikinaren aurrean. Bertsolariaren kanta Gobernuaren "irizpide politiko, ideologiko moralen arabera" ezabatu dela salatu dute eta ardura EITBko zuzendaritza nagusiari leporatu diote. EITB hedabide publikoa eta anitza izan dadila eskatu dute Administrazio Kontseiluaren bilera zegoen ordu berean eta babesa adierazi diote Maddalen Arzallusi.
Arzallusek Faktoria saioan egindako bertso musikatu batzuk eitb.eus ataritik eta EITBren sare sozialetatik kentzeko agindua eman zuen zuzendaritzak joan den astean. Arzallusek, Ion Kepa Parot (71 urte ditu, eta urriaren 13an utzi zuten aske baldintzapena, kartzelan 32 urte egin ostean) preso ohiaren kasua hartu zuen abiapuntutzat. Enpresa Batzordearen esanetan, zuzendaritzak ez zituen bertsoak gustuko izan eta "irizpide politikoen eta ideologikoen arabera" ezabatu zituzten.
Praktika "ohikoa" dela salatu dute: "Ohikoa da Eusko Jaurlaritzari komeni ez zaizkion eta EAJren irudia kaltetu dezaketen albisteak ez ematea; De Miguel auziarekin, Alonsotegiko EAJko hiru alkate ohi ustelkeriagatik inputatu izanarekin edo AHTaren inguruko azken informazioekin gertatu bezala".
Horri gehitu diote saio batzuetako elkarrizketatu, gonbidatu edo lehiakideak Altsasukoak aske! edo Independentzia lelodun kamisetak kentzera behartu izan dituztela. Beste aldean, Blue lives matter (polizien aldeko eskuin muturreko leloa) mezuko kamisetak zentsuratu ez direla salatu dute.
Sinesgarritasun eza
Komunikabidearen audientzia neurketak onak ez direla baieztatu dute elkarretaratzean, eta horretarako hainbat arrazoi azaldu dituzte. Zentsura kasuen harira, EITBk "ez du irudi onik, ezta sinesgarritasunik". Joera aldaketa eta hausnarketa beharrezkoa da enpresa batzordearen ustez, eta EITBko zuzendaritzaren gain jarri du erantzukizuna.
Esperantzarik ez dute erakutsi, ordea: "Orain arte jaso ditugun erantzunak kontuan hartuta, ez dugu jarrera aldaketarik espero, eta, tamalez, ziur gaude EITBko zuzendaritzan erabakiak irizpide politikoen eta interes alderdikoien arabera hartuko direla aurrerantzean ere".
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
Nafar regionalistek “txiringito independentistei mesede egiten dien” emanaldi gisa kalifikatu dute iganderako Atarrabian aurreikusitako ikuskizuna. Ez da lehen aldia, aurretik ere egin izan dute Iruñean, Lizarran eta Burlatan.
2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]
Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]
Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.
Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]
Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.
Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]
Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]
Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak
“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]