argia.eus
INPRIMATU
EITBko langileen hitzetan, zuzendaritza “gezurrak esateko” darabil hedabide publikoa

2010ko azaroaren 11

Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak astelehenean El Correo egunkarian esandakoek hautsak harrotzen jarraitzen dute. Herenegun EAJ eta LAB izan ziren haren hitzak gaitzetsi zituztenak, eta atzo EITBko langileek eta ELA sindikatuak hitz egin zuten. EITBko langileek salatu dute zuzendaritza bere nahierara erabiltzen ari dela hedabide publikoa, "langileak gezurretan gabiltzala esateko eta eurak hain zuzen ere gezurretan aritzeko". ELAren ustez ere, Idigorasen hitzak "bere kudeaketa eskasa eta jarrera autoritarioak ezkutatzeko salaketa gaiztoz eta gezurrez beteak daude".

[LAB sindikatuaren webgunean, EITBren inguruko azken gertaerei buruzko informazio gehiago aurkituko duzue]