Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.
Greba deitu dute EITBko irratietan, lan baldintzak hobetzeko eta zuzendaritzaren "inposaketak" salatzeko. Ostegunean izango da lehen greba eguna, Eusko Jaurlaritzan politika orokorreko osoko bilkura egingo den egun berean. Irailaren 26rako eta urriaren 19rako iragarri dituzte beste bi protesta egunak. Grebaren alde egin du langileen gehiengoak Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako asanbladetan.
EITB Media Irratiko Zentro-arteko batzordeak, ELA, LAB eta ESK sindikatuen ordezkaritzarekin, salatu du hamahiru urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe, eta bitartean langileek haien zereginak eguneratu eta egokitu behar izan dituztela. Moldaketak "enpresaren beharren arabera" egin dituztela salatu dute, "negoziaketarik gabe eta ordainetan ezer jaso gabe". Besteak beste, txandak aldatu dizkiete, eta zereginak eta lan karga areagotu.
Duela hiru hilabete, EITB Media Irratiko Lan Batzordeak hautsitzat jo zituen hitzarmenaren gaineko negoziaketak. Izan ere, zuzendaritzak, "aldebakarrez", bere plataformako puntuetako bat "inposatu" du, lan poltsaren kontratazio baldintzak bertan behera utzita. Hala, lan baldintzak hobetzeko eta egiten duten lana aitortzeko eskatu dute, baita negoziaketa markoa errespetatzeko ere: "Inposizioez nazkatuta gaude".
Irudi eskubideen urraketa
Grebara jotzeko beste arrazoietako bat Radio Euskadiko Boulevard saioa ETB2n emititzen hastea da, hori egin ahal izateko langileen irudi eskubideak ez dituztelako aitortu. "Horren kontrako jarrera irmoa erakutsi dugu behin eta berriro, eta zuzendaritza jakinaren gainean zegoen". Esaterako, Gaztea irratiko langileek uko egin zioten irudi bidezko irratiaren proiektuari, horren gaineko negoziaziorik egon ezean.
Batzordearen arabera, gertaera horiek guztiek egoerak gain hartzea eragin du, eta "urte askotako lana pikutara bidali" dute.
1982ko azaroaren 23an Euskadi Irratiak lehen hitzei eman zien oihartzuna, eta ordutik, 24 orduz martxan egon da euskarazko informazio jarioa. EITB taldearen barruan lehena, euskarazko telebista katearekin batera. Gerora sortu zituzten gaztelaniazkoak.
EitbNet-eko zuzendaritzako kide baten agindua izan da, Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Euskadi Irratiko Faktoria saioan ostiralean Arzallusek kantatutako bertsoak saretik kentzea; Parot euskal preso askatu berriari buruzkoak ziren. EH Bilduk azalpenak... [+]
Euskadi Irratiko "Osasun etxea" saioak irabazi du 32. Rikardo Arregi saria. Komunikazio atalean aldiz, CodeSyntax konpainiak jaso du saria, "Egunean behin" aplikazioaren eskutik.
Korsika hegoaldean ibili ginen udan. Uharte hartako eremurik turistikoen eta frantsestuenean, esan zigutenez. Autoan abiatzen ginenean, bertako musikaren bila aritzen ginen irratian, eta bazen aukera. Besteren artean, egun osoan zehar korsikerazko musika eskaintzen duen irrati... [+]
http://www.argia.eus/albistea/argiako-kideen-sarrera-hitzaldia13:30ak aldera heldu garenok tartea izan dugu Usurbilgo Atxega Jauregiaren atarian ardo baten laguntzaz aspaldi ikusi gabeko lagunekin eta orduantxe ezagututakoekin hitz-aspertu txiki bat egiteko. Abisua pasa digute... [+]
Kontratu “mugagabe ez-finkoa” zeukan Fermin Etxegoien kazetariak, eta EITBtik kaleratzen ari diren beste hainbat profesionalei bezala, berari ere txanda iritsi zaio.
EAJren garaian Gipuzkoako Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuela adierazi zuen EH Bilduko hautagaiak irratiko elkarrizketa batean, baina albistegietan ez zen agertu.
Euskadik traba egiten zion, ez omen zion behar bezain moderno eta gazte izaten uzten, eta ezabatu egin zioten. Geroztik, Gaztea da, soilik, sortzez Euskadi Gaztea zen irratia. Komunikazioan adituek emandako aholkua izan zen, antza.
Duela hamar bat urte izan zen. Aurrez, Kike... [+]
Mundu osoa irratian, mundu osoa euskaraz.