EiTBk, euskararen kaltetan, erdara lehenetsi izanagatik kexak ugaldu dira

  • EITBn erdara hutsean ordezkarien adierazpenak eta informazioa eskaintzeagatik herritarren kexak ugaltzen ari direla salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. EiTBren erantzuna, ohikoa izan da horrelako kasuetan, neurriak iragarri ditu, baina ezer zehaztu gabe.


2020ko maiatzaren 15ean - 11:44
"Nekane Murga sailburuaren adierazpenak gaztelaniaz entzun behar izan ditugu Euskadi Irratian", dio Behatokiak jasotako kexa batek. Argazkia: Jone Amonarriz

Alarma egoera  ezarri zutenetik, euskaldunen hizkuntza eta informazio eskubideak, hainbatetan urratu direla salatu du Behatokiak ostiralean zabalduko oharrean. Behatokiak jaso dituen herritarren kexak "nabarmen" egin dutela gora adierazi dute, eta "bereziki EITBri lotutakoak".

Behatokiak jasotako kexetako bat:  “ETB 1eko 'Gaur Egun'-en, azkeneko aste hauetan bezalaxe, elkarrizketatuen adierazpenak gaztelaniaz entzun behar. Euskaraz informatu eta bizi nahi dugulako ikusten dugu 'Gaur Egun' eta EITBk gaztelania sartzen digu. Zergatik jokabide hori?”

EITBri dagokionez errepikatu den salaketa honakoa dela azpimarratu dute: askotan Osakidetzako eta Jaurlaritzako ordezkarien adierazpenak erdara hutsean izatea ETB1en, azpititulurik gabe eta gehienetan luze. Eta  gainera, euskarazko  adierazpenak  sartzerakoan, laburrak izanagatik ere, euskara maila kaskarrean izaten dira. Halaber, Euskadi Irratian ere gazteleraren erabilera handitu dela kexu dira hainbat herritar.

Zehaztu gabeko neurrien zain

EITBren helburu eta betebeharra "euskararen normalizazioa bultzatzea, eta herritarren informatzeko eskubidea bermatzea" denez, gutuna igorri dio Behatokiak EITBri azalpen eske. Erantzunean, EiTBk, agintariengan jarri du fokua, kasu horietan "informazioa gaztelaniaz eskaini dutelako". Informazio osoa euskaraz eskaintzeko "ahaleginak" egiten dituela erantzun dute EITBtik, baina osasun krisialdi honetan lidergoa duten agintariak "direnak direla", eta euren hitzak bitartekaritzarik gabe eskaintzea ezinbestekoa delako, eskaini dutela informazio erdara hutsean, diote. Neurriak hartuko dituztela adierazi dute, baina neurri horiek zeintzuk diren zehaztu gabe.

Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak EiTBri gogorarazi dio hedabide publikoari ere badagokiola euskarazko adierazpenak aktiboki eskatzea eta adierazpenak gazteleraz direnean ere, tratamendu egokia ziurtatzea, hizkuntza eskubideak alboratu gabe.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude