EHZ

EHZ festibalak talde berriak iragarri ditu: Willis Drummond, MICE, aKats eta Soulfly, besteren artean

  • Aurten ere egitarau anitza izango dutela aurreratu dute, "askotariko estilo eta unibertsoetatik datozen artistekin". Euskal Herriko kultur sorkuntzak erdigunean izanda, beste jatorri batzuetako eskaintza ere izango da. Proiektu berriei leku berezia eskaini nahi diete, eta 2022-2023 ikasturtean argitaratutako zenbait lan aurkeztuko dituzte.


2023ko apirilaren 12an - 11:41
Azken eguneraketa: 18:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala. 27. edizioa izango da, laugarren aldiz Irisarrin. Antolatzaileek programazioaren inguruko zenbait aurrerapen egin dituzte apirilaren 12ko prentsa oharrean. Izen berriak iragarri dituzte, baina baita ez hain berriak ere. Azpimarratu dutenez, "aniztasuna" izango da aurten ere festibalaren indargunea; bai estilo aldetik, baita lurraldetasunari dagokionez ere. 

Willis Drummond talde baionarrak Hala ere lana aurkeztuko du. Bakiotik, AKats taldeak doinu elektrinikoak eramango ditu Irisarrira, eta Mandarinek rap doinuak Okzitaniako Tolosatik. Nazioarteko taldeak ere izango dira: punk eta funk kontzertua emango du Madmadmad Londresko taldeak, eta metala entzuteko aukera izango da Soulfly talde estatubatuar-brasildarraren eskutik. 

Baieztapen gehiago ere egin dituzte. Ipar Euskal Herriko Habia folk hirukotea izango da Irisarriko plazan; Zumarragatik, Alarma Moreak runba musika ekarriko du; eta MICE taldea ere festibalean izango da Lautada izeneko beren azken lana aurkezten. 

Martxoaren hasieran egin zuten programazioaren lehen iragarpena. Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare taldeei gehituko zaizkie apirilaren 12an aipatutako taldeak. Musikaz gain, arte diziplina gehiagoz gozatzeko aukera ere izango da; Ertza dantza konpainiak Otempodiz (zuek erlojuak dituzue, guk denbora dugu) ikuskizuna eskainiko du. Antolatzaileek adierazi dute laster aterako dutela hitzaldi eta mahai-inguruen inguruko informazioa.

Lan militante bidez, aurrera

Antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute ehundaka laguntzaile eta militantek egiten dutela EHZ posible, eta aurten ere 500 laguntzaileren beharra izango dutela. Hala, lanerako prest dauden bolondresek izena eman ahal izango dute ehz.eus webgunean, maiatzetik aurrera.

Hiru eguneko sarrerak salgai daude jada webgunean. Egunez eguneko sarrerak, berriz, maiatzaren 31tik aurrera erosi ahal izango dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Libe, Bananas, Raimundo el Canastero...

Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Irisarrin antolaturiko azken EHZ izanen da aurtengoa

27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".


Eguneraketa berriak daude