EHZ

EHZ festibalaren benetako afixa aurkeztu dute

  • Abenduaren 8an aurkeztu zuten Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 2017ko ediziorako afixa, diru arazoen berri eman eta crowdfunding kanpaina abiarazteaz batera. Bost egun geroago jakinarazi dute afixa hura ez zela benetakoa, eta egiazkoa aurkeztu dute bideo umoretsu baten bidez. Antolatzaileek konfiantza eskatu nahi izan dute komunikazio estrategia horren bitartez.


2016ko abenduaren 13an - 16:29
Hau da 2017ko EHZren benetako afixa, aurreko ediziokoa bezala Iñaki Gonzalez "Fortun"-ek egindakoa.

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Lekornen egingo den festibalaren 22. ediziorako ildoak azaltzean, antolatzaileek adierazi zuten crowdfunding kanpaina bat jarriko zutela abian, jaialdiak aurreko urteetan izandako galerei ahal den heinean aurre egiteko.

2014an ekaitz batek hondatu zuen EHZ, eta harrezkeroztik zulo ekonomikoan sartuta daude. Zorra 100.000 eurokoa dela esan zuten abenduaren 8ko aurkezpenean, baina crowdfundingaren xedea 30.000 euro biltzea izango zela gaineratu zuten, “errealistak” izatearren.

Hasiera batean aurkeztutako afixa. Erreakzio ugari eragin du, antolatzaileen esanetan.

Afixa ere aurkeztu zuten orduko hartan, baina gaur jakin denez ez zen benetakoa. “Bon, bon, bukatu da txistea!” leloarekin zabaldu duten bideoa erabili dute benetako afixa –askoz hobea– erakusteko. Aurkeztu zuten lehenengoarekin erreakzioak sorrarazi nahi izan dituztela esan dute –jendeak afixaz zuen iritzia esateko eskatu zuten espresuki–, baita lortu ere.

Helburua EHZn konfiantza eragin eta arazo ekonomikoak izanagatik “kalitatezko jaialdia” egingo dutela adieraztea izan da.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Libe, Bananas, Raimundo el Canastero...

Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Irisarrin antolaturiko azken EHZ izanen da aurtengoa

27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".


Eguneraketa berriak daude