Muskildin elkartu dira Euskal Herria Zuzenean festibala egiten duten kideak, Zuberoan, kultur sorkuntza eta transmisioa bultzatzeko berritua izan den Xistera Zaharra hotelean. Bertan eman dituzte aurtengo festibalari buruzko lehen nondik norakoak. "Atzo Arrosan, Idauze-Mendi, Heleta edo Lekorneko lurretan izan ginen; gaur Irisarrin, Muskildin edo Miarritzen. EHZaren mundua hainbat lurretan errotzen da", adierazi dute. Aurtengo berrikuntza: antzerkiari dedikaturiko leku bat atonduko dute.
26. edizioa izango du EHZ festibalak eta Irisarrin izango da, Behe Nafarroan. Formatuari dagokionez, aurreratu dute Herriko plazako gunea dohainik izanen dela, "garrantzia handia ematen diotelako kultura deneri eskuragarri izan dadin".
Bertan, hitzaldi, zirku, dantza ikusgarri, bertso eta bestelako ekitaldi ugari eskainiko dituzte egunean zehar. Kontzertuak, berriz, pentzean izanen dira aurten ere, eta horra sartzeko, sarrera beharko da. Haurren xokoa, ospitalea, pentzea, plaza edo kanpalekua, hamaika lurrek festibala jantziko dute. Aurtengo berritasuna antzerkiari dedikaturiko leku bat izanen dela esan dute, kultur adierazpide horri leku gehiago eman asmoz.
Pentzeko eszena handian joko duten musika taldeen artean, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Kokoko!, Niko Etxart eta Fizt & Furiuz aurreratu dituzte.
"Dudarik gabe, Niko Etxart-en kontzertuak bazterrak inarrosiko ditu, baita Kinshasatik datorren KOKOKO! kolektiboaren afrikar musika elektrikoak ere. Fizt & Furiuz taldeak azken hilabete hauetan Luhuson gorderik prestatu dituen metalezko garrasiak entzunen ditugu eszena gainean".
Antzerki, zirku edota dantza ikusgarriek programazioa ere osatuko dute. Plazan ariko diren lehen izenak eman dituzte: Gaitistaneko Orkestra, Haatik eta Hastapenetik dantza taldeak eta akrobazietan iaioak diren Sarini Zirko konpainia.
Aurten ere, Irisarriko Ospitalea eraikinean tailer, hitzaldi eta mahai-inguru andana aterpetuko dituztela adierazi dute. "Parte hartzaileek gaur egungo erronkeninguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada ukanen dute, besteak beste euskara, gerlak, populu autoktonoen zapalkuntza edota eritasun mentalak". Josu Martinezek Baigorrin grabatutako hiru film labur proiektatuko dituztela aurreratu dute.
Hiru eguneko sarrerak ehz.eus webgunean salgai dira dagoeneko, 35 eurotan, kopuru mugatuan. Egunez eguneko sartzeak berantago etorriko direla esan dute. Heldu den asteetan, festibalean laguntzaile izateko izen-ematea ere abiatuko dute.
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.
Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]
Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.
Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.
12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.
27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".