Euskal Herria Zuzenean elkarteak (EHZ) irailaren 21ean egin Biltzar Nagusian erabaki zuen, aurtengo edizioko etekinetatik 15.000 euro ematea laborantza lurren defentsan lan egiten duen Lurzaindia elkarteari.
1996an sortu zenetik, EHZ festibalaren helburuetako bat izan da balore komunak partekatzen dituzten elkarte eta mugimendu sozialak sostengatzea. Horretarako hainbat modutan egiten dutela azpimarratu dute: "Euskal Herriko borrokak ezagutaraziz, berdintasunean, euskal kulturan, ekologian, klase sozial prekarizatuen defentsan oinarritutako jendartea praktikan ezarriz, edota elkarteak zuzenean ekonomikoki lagunduz".
Eta hala, aurten ere festibalaren etekinen zati bat elkarte bati eman diote: Lurzaindiari, "Arbonako Berroetako okupazioa, Kanboko Marieniako lurrak laborantzarako izaten segi dezaten eginiko borroka eta egunero-egunero, hainbat laborarik eta militantek egiten duten itzalpeko lanagatik".
EHZko kideek azpimarratu dute Lurzaindiaren lanaren bitartez ahalbidetu dela hainbat laborantza lur espekulaziotik babestea, laborariei birbanatuz. Eta Lurzaindiaren ekintzetatik haratago, defendatzen duten balore bat nabarmendu nahi izan dute: lurra guztiona da. "Egun, Euskal Herrian eta kanpoan ere, laborantza lurra merkatu logika kapitalistaren arabera saltzen da eta aldiz, Lurzaindiaren lanak aurkako logika segitzen du, laborantza lurrak eskaintza eta eskaeraren logiketatik atera, eta manera kolektiboan kudeatu, hazten gaituen lurrak bere funtzioa gal ez dezan, interes orokorrak interes pribatuen gainetik jarriz".
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.
Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]
Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.
Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.
12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.
27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".