SOS Arrazakeriak antolatuta, 'Hilmugak' lelopean egin dute Arrazakeriaren Aurkako 26. martxa. Trintxerpetik Donostiara bidean ozen adierazi dute inor ez dela legala.
Euskal Herria harrera herria!, Heriotza gehiago ez mugetan!, Paperak denontzat edo denok paperik gabe! Atzerritarren Legeak egunero hiltzen du jendea! Arrazakeriaren aurkako hamaika lelo zabaldu dituzte igandean Trintxerpetik Donostiara bidean. Jende andana elkartu da SOS Arrazakeriak antolatu eta ia 50 eragilek gehiagok babestu duten martxan. Euripean hasi dute protesta, baina Ategorrietan atertu egin du, eta bidean zehar jende gehiago batu da martxa antiarrazistara. Grosen, Zurriola pasealekuan, Taupada sanba taldea batu da, eta berehala alaitu dira martxaren jarraitzaileak.
Mugetako egoeran jarri nahi izan dute fokua aurten. SOS Arrazakeriako Imanol Legardak azaldu du iaz zehazki Bidasoako mugako egoera salatu zutela, eta arten, Melillako mugan gertatutako sarraskiaren ondoren, berriz ere mugetako indarkeriaren inguruan ohartarazi nahi izan dutela jendea: “Europako Batasunari eta Europako gobernuei eskatu nahi diegu bermatzea giza eskubideak defendatzen direla. Badago borondate politikoa, badaude lege onak, baina ez dira legeak bermatzen, eta sarraskiak gertatzen dira egunero. Jende asko hiltzen da mugetara iritsi aurretik. Bidasoako kasua daukagu gertuen”.
Helmugak hilmugak izan ez daitezen berehalako neurriak hartzeko eskatu du Fernanda Candidak, martxaren bozeramaileak-. “204tik 2022ra gutxienez 46.622 pertsona hil dira mugetan. Benetako kopurua askoz ere handiagoa da. Eta non dago muga? Zenbat hildako gehiago behar dira neurriak hartzen hasteko? Gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da mugetako indarkeriaren konplize izan nahi ez dugunok ahotsa altxatzea. Europako Batasunari modu seguru eta legalean iristea baimenduko duten neurriak eskatzen dizkiogu”. EHUko A!Esan ikasleen elkarteko kidea da Candida. EHUko komunitate arrazializatutik sortu da egitasmoa, arrazializatutako pertsonen errealitateaz kontzientziatzeko. Aurtengo martxaren bozeramaileetako bat izan da, eta berak irakurri du euskarazko testua. Espainiar nazionalitatea lortu berri du. Ia bi urte behar izan ditu dokumentua lortzeko, baina aitortu du bere kasuan errazagoa izan dela, normalean 3 edo bost urte behar izaten delako. Brasilen jaio zen, eta ondoren, 8 urterekin, Bilbora joan zen bizitzera. Egun psikologia ikasketak egiten ari da Donostiako fakultatean.
Hizki bakarra aldatuta, lelo indartsua lortu dute
Ohi bezala, Usandizaga Institutuko Diseinuko ikasleek egin dute martxaren leloa eta komunikazio kanpaina guztia. Olatz, Joseba, Ainhoa eta Lauritz izan dira igandeko martxan. Azaldu dute mugen inguruko gogoetan helmuga hitzaren inguruan bueltak ematen hasi zirela, eta konturatu zirela hizki bakarra aldatuta, oso hitz indartsua sortzen zela, eta salaketa egiteko oso lelo eraginkorra zela. Hainbat pertsonaren helmuga izan daitekeena, hilmuga ere badela ohartarazi nahi izan dute. Martxaren ohiko kolore hori eta beltzarekin, alertarako seinale bihurtzea izan da euren asmoa. Ikasle askok aitortu dute kanpaina prestatzeak arrazakeriaren inguruko beste ikuspegi bat eman diela. Gainera, aurtengo taldean jatorri desberdinetako ikasleak izan dira, eta denek izan dute euren bizipenak konpartitzeko aukera.
Mobilizazio argazki asko Irutxuloko Hitzaren artikuluan daude.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]
Badatoz urteko asterik magikoenak, edo hobe esanda, kontsumistenak. Askori gustatuko litzaieke opariak Olentzeroren zakutik jasotzea, zerutik erorita bezala, baina errealitatea da Gabonetan gure zakutxoak direla gehien sufritzen dutenak, poltsikoak hustuta hasten dugula urtea... [+]
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
Kasua auzitegietara eramateko aukera aztertzen ari dira.
Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.
Azkenaldian nabarmen areagotu dira kutsu arrazistadun mezuak San Inazio auzoko Facebook taldean. Kalean lapurretak ugaritu ei direla-eta, auzokideen erantzuna bazterketa eta miseria egoeran daudenak kriminalizatzea, polizia gehiago eskatzea eta auzoko segurtasun brigadak... [+]
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]