Eskolako patioarentzat aterpe bat eskatzeko, Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxeko eta Alde Zaharreko ehunka lagunek eskola eta Iruñeko udaletxea lotu zuten astearte arratsaldean Guardasol kate baten bidez.
Ume, guraso eta irakaslez osatua zegoen guardasol katea 17:00etan eratu da, umeak eskolatik atera ondoren. San Frantzisko plaza, Zapateria kalea eta Udal plaza hartu ditu. Giro alaian egin da katea, olatua behin eta berriro eginez eta leloak oihukatuz: “1-2-3-2 gure patioa estali” edo “bai, bai, bai, estalpea orain” izan dira horietakoak. Hogei minutu ondoren, Uxue Artxanko eskolako amak eta Nekane Lasa eskolako zuzendariak agiria irakurri zuten aterpe ezaren arazoa azalduz
Dagoeneko 2003an hasi ziren aterpe eske patioarentzat, harreman ugari izan dituzte Iruñeko Udal eta Nafarroako Gobernuko ordezkariekin, baina zehaztu zutenez, oraindik ez dute aterperik lortu. Iruñerrian, batez beste, ikasle bakoitzak 22,37 m2-ko patioa duela azpimarratu zuten eta San Frantziskon 2,88 m2. "Gorputz heziketan 36 saiotatik zortzi saiotan lekurik gabe geratzen gara, heziketa fisikoko saioak baldintza eskasetan burutuz, psikomotrizitate gelan –63 metro karratu– edota patioan, ahal denean".
Euria egiten duenean ere arazoak dituzte: "Jolasaldian gure ikasle eta seme-alabak galeriatan edota geletan egoten dira, jangela orduetan beheko solairuko galerian, patioko eskolaz kanpoko jarduerak ezin dira aurrera eraman, eta eskolako ospakizunak –Olentzero, inauteriak...– bertan behera geratzen dira".
Eskolak ekimen ugari eraman ditu aurrera eskari honen inguruan. Esate batera, 2012-13 ikasturtean patio osoa estali zuten auzolanean egindako oihal aterpearekin. 2016ko urtarrilean ere erakusketa erakargarria egin zuten eskolako atarian: Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleek patioaren zati bat estaltzeko hamabi proiektu erakutsi zituzten.
Nafarroako Legebiltzarrak eta Iruñeko Udalak hainbat bisita egin dituzte eskolara. 2015eko urtarrilean Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak eskolaren egoera bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen. Batzordeak honako eskaera egin zion Nafarroako Gobernuari: hiru hilabeteko epean patioarentzat aterpe proiektu bat egin zezan. Aurtengo martxoan Iruñeko Udaleko Herritarren Partehartzerako Batzordea izan zen bertan, eta eskolako zuzendaritzako kideek arazoen nondik norakoak azaldu zizkieten.
Artxankok eta Lasak jakinarazi zutenez, bi instituzioak ulerkor agertu badira ere, inoiz ez diete irtenbiderik eman eskolaren aldarrikapenei. Egoera honen aurrean, eskola komunitateak lehenbiziz atera ditu kalera bere aldarrikapenak, eta beraien helburua lortu artean kalean ere izango direla gogorarazi diete Udalari eta Gobernuari.
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.
Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]
II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]