Larunbat gauean Zumaian izandako eraso sexista salatzeko manifestazio jendetsua egin da astelehen arratsaldean. Erribera kalea ertz batetik besteraino bete dute martxan parte hartu duten ehunka lagunek.
Larunbat gauean gertatu zen erasoa bi emakume gazte etxera bidean zihoazela. Gizonezko batek atzetik jarraitu zien eta erasotu egin zituen. Asteleheneko manifestazioa deitu duen Mugimendu Feministak aditzera eman duenez, bi emakumeek erasotzaileari aurre egin zioten Ertzaintza iritsi bitartean. "Ordurako ihes egin zuen erasotzaileak, baina beranduago identifikatu zuten".
Erasoaren jakitun, hau gaitzetsi eta Mugimendu Feministak deitutako manifestazioan parte hartzera deitu dute, besteak beste, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak. Deialdiak erantzun handia izan du eta ehunka lagunek hartu dute parte Saregileen plazan hasi eta, Beheko plazatik igaro ondoren, Kofradiako plazatxoan amaitu den manifestazioan. "Etxerako bidean emakumeok* aske! Erasoen aurrean autodefentsa feminista!" leloa zeraman pankarta baten atzean egin dute martxa.
Amaieran idatzi bat irakurri dute: "Zenbat aldiz joan gara etxera bidean pausua azkartuta? Zenbat aldiz atzera begira? Zenbat aldiz beldurtu gara gizon bat atzean nabaritu dugunean? Eta zenbat aldiz deseroso sentitu ilunetan gizon-talde baten aldamenetik igarotzean? Zenbat aldiz eraman ditugu giltzak eskuan, eta zenbat aldiz itxi portaleko atea kolpe batez sartu orduko? Zenbat aldiz itxaron diogu elkarri, etxera bidea bakarrik ez egiteko? Zenbat aldiz pentsatu bi aldiz zein bide hartu?", gogoratu dute.
Halako erasoen aurrean autodefentsa feministaren erabilera balioan jartzea eskatzen dute. "Zoritxarrez eraso eta indarkeria ugari eta anitzak jasan behar ditugu emakumeok, baina ez gara gehiago txikituko. Batera indartsuak gara". Eraso eta indarkeria oro salatzen dituztela ere azpimarratu dute. "Baina aldi berean ahalduntzean eta autodefentsa feministan egin nahi dugu azpimarra".
"Ez dugu beldurrez bizi nahi. Eta ez gara beldurrez biziko. Ezin dugu ezikusiarena egin, ordea. Badira emakume izateagatik soilik bizi ditugun arrisku eta biolentziak. Baina horien aurrean, elkar babestuko dugu. Gure buruak indartu eta elkar zainduko dugu. Erasorik ez erantzunik gabe! Eraso sexisten aurrean, autodefentsa feminista!", esanaz amaitu da ekitaldia.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]