Sexu berekoen arteko ezkontza aldarrikatu dute Baionan

  • Ehunka lagunek defendatu zuten larunbatean sexu berekoen arteko ezkontza eta haien adopzio eskubidea Baionan egindako manifestazioan. Ezkontza guztiontzat lelopean abiatu ziren Herriko Etxetik berdintasuna aldarrikatzeko.


2013ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Argazkia: Kazeta.info
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baionako apezpikuak, sexu bereko herritarren arteko ezkontzen eta adopzio eskubidearen aurka egiten duen Biziaren Aldeko Foroa sortu zuen iazko azaroan. Protesta moduan, Erabaki Librearen Aldeko Kolektiboak mobilizazioa deitu zuen larunbaterako, eta Ipar Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteek bat egin zuten, beste hainbat kolektiborekin batera. Parisen ere musika eta oihu artean babestu zuten eskubidea igandean.

Frantziako Legebiltzarra asteartean hasiko da sexu berekoen arteko ezkontzen legea aztertzen. Kolektiboa baikor azaldu da baina mobilizatzen jarraitu behar dela adierazi dute, “diskriminazioari” aurre egiteko.

Larunbateko manifestazioaren irudiak ETB1en:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!