Jazarpen polizialik ez! Burgesiaren erasoaldia gelditu lelopean elkarretaratze jendetsua egin dute (igandez) 18:30ean hasita, plazan. Mugimendu sozialistako kideek hartu dute hitza, baina beste hainbat eragiletako kideak ere batu dira protestara, hala nola Ernai eta EH Bildu.
Jendetza elkartu da gaur (maiatzak 23) arratsaldean plazan bart izandako atxiloketak eta "gehiegizko" indarkeria poliziala salatzeko, Jazarpen polizialik ez! Burgesiaren erasoaldia gelditu lelopean. Ertzaintzak lau gazte atxilotu zituen bart, gauerdian Izarraizko Atean hasitako istiluak tarteko. Hain zuzen, 19 urteko, 18 urteko, 15 urteko eta 14 urteko gazteak hartu zituzten atxilo, desordena publikoa egotzita.
Kontzentrazioa amaitzean mugimendu sozialistako kideek hartu dute hitza, eta gertakariez egiten duten irakurketa partekatu dute. Nabarmendu dute haien ustez atzo Ertzaintzak erabili zuen biolentzia eta dispositibo poliziala aurrez kalkulatutakoa izan zela: "Besteak beste, asteazkenean gazte kuadrilla batzuei larunbatean istiluak egongo zirelako mehatxua bota zieten poliziak; atzo bertan arratsaldetik poliziaren presentzia oso nabarmena izan zen herrian –adibidez, arratsaldetik Azpeitiko industriagunean Ertzainatzaren hainbat antidisturbio zeuden– eta, oro har, aurreko asteetatik errepikatzen joan den gertakaria izan da poliziaren presentziarena". Era berean, indar polizialek "muturreko biolentzia" erabili zutela salatu dute, gazteei emandako kolpeak eta foam jaurtigailuen erabilera adibide gisa jarrita. Azpimarratu dute beren salaketa "poliziari beste, horiei aginduak ematen dizkieten politikariei" zuzentzen dela, baita "osasun hondamendia eta estatu totalitarioa baimendu" duten alderdi politiko guztiei ere. "Agintariek eta politikari profesionalek osasun-larrialdiari aterabide poliziala ematea erabaki dute, eta horiek dira bizi dugun askatasunen ezabapenaren eta jazarpen polizialaren arduradun nagusiak. Zentzu horretan, pandemiaren aitzakia pean eta burgesiaren politikarien aginduz, poliziak herritarrak jazartzeko hartu duen ohitura salatzen dugu", adierazi dute.
Horrez gain, Azpeitiko Udalak udaltzaingoaren bidez atzoko gertakarietan Ertzaintzarekin kolaboratu izana salatu dute mugimendu sozialistako kideek, eta esan dute Ertzaintzak eskuragarri izan zituela udaltzaingoaren zerbitzuak. Halaber, "udalaren kudeaketa duen alderdiak salbuespen estatua eta alarma egoera baimendu izana" gaitzetsi dute, eta esan dute udalaren baliabideak sektore kolpatuenen mesedetan jartzeko eta arazoei zapalduen ikuspegitik aterabideak emateko erabili beharko liratekeela.
Atzoko gertakariak modukoak Euskal Herriko hainbat tokitan errepikatzen ari direla esan dute, eta testuinguru orokor bati erantzuten diotela: "COVID-19aren pandemiaren harira, politikariek polizia baliabideak handitu dituzte eta sektore sozialen aurkako eraso eta kriminalizazio saiakerak handitu dituzte". Horien aurrean antolatzearen beharrezkotasuna adierazi dute. Irakurketa osorik, hemen.
Ernaik eta EH Bilduk ere salatu dute atzoko jazarpen poliziala, eta protestara irten dira arratsaldeko deialdira batuz. Haiek ere atzoko gertaerak "aurrez antolatutako polizia-dispositiboa" zirela adierazi dute. "Ez da kasualitatea atzo arratsaldean Azpeitian Ertzaintzak egin zuen desfilearen ondoren horrelako berriekin esnatzea. Atzoko jazarpen poliziala ekintza isolatu batetik haratago doa". Era berean, Eusko Jaurlaritza eta EAJ jarri dituzte jopuntuan: "Pandemia egoeran urtebete pasa daramagu jada, eta oraindik ez dira gai izan egoerari adarretatik eusteko. Aginpide guztia Espainiar Estatuari utzi eta hark esandakoei men egitera mugatu da Eusko Jaurlaritza. Hala, ez du pauso bakar bat ere eman herritarren egoera honi aurre egiteko baliabideak eskaintzeko garaian". Hori EAJren "kudeaketa eredua" dela salatu dute. Ernairen arabera, Ertzaintzak darabilen indarkeria eta jazarpenaren helburua "bat eta bakarra" da: "Sistema kapitalista heteropatriarkalak gehiengoaren bizkar gutxi batzuei suposatzen dien pribilegioak bermatzea". Ernaik eredu poliziala goitik behera aldatzearen beharra mahaigaineratu du: "Utzi gazteak jipoitzeari eta har itzazue behingoz geure bizi baldintzak hobetzeko neurriak, poltsikoei begirako politikak egin beharrean herriarentzako egin ezazue lan". Irakurketa osorik, hemen.
EH Bilduk, bere aldetik, atzoko gertakariak "erabat lekuz kanpokoak eta desproportzionatuak" izan zirela adierazi du, eta babesa agertu die atxilotuei eta jipoituei. "Beste behin ere, agerian geratu da polizia eredua goitik behera aldatu beharra", adierazi dute.
Azpeitiko EAJk ere agertu du atzo gertatutakoaz duen iritzia. Alderdi jeltzaleak herrian jazotako gertaerak salatu ditu, eta azaldu du "bizikidetza arauak betearazteko" Ertzaintza nahiz Udaltzainen lanak beren babesa duela. Era berean, udal agintariei neurri prebentiboak har ditzatela eskatu diete, atzokoa bezalako gertakaririk ez errepikatzeko.
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.