Eusko Ikaskuntzako presidente Iñaki Dorronsorok Gregorio de Mujikaren figura ekarri du gogora.
"Bizitza laburra izan bazuen ere, aztarna oso sakona utzi zuen euskal ikaskuntzetan. Mujikak ARGIA aldizkariaren sorreran hartu zuen parte, Donostian, 1921. urtean. Hamar urte lehenago Euskalerriaren Alde aldizkariaren bultzatzaile izan zen. Euskal ikaskuntzak gazteen artean sustatzea eta hizkuntza zaindu, landu eta hedatzea zen agerkari horren xedea. Eta, 1918. urtean Eusko Ikaskuntza sortu zenean, idazkariorde izendatu zuten. Ardura horrek eraman zuen Euskaltzaindiaren eraketan esku hartzera, 1919an".
Dorronsorok nabarmendu du duela mendebete, Iparraldeko, Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskal herritarrek "elkarbizitza egituratu" nahi zutela, "nortasun-ezaugarriak sustatu, Herria esnarazi". Izan ere, "lozorroan baitzegoen azken karlistalditik eta foruak indargabetu zituztenetik. Horretarakoxe jaio zen Eusko Ikaskuntza. Ehun urte igarota, Gregorio de Mujikaren eta Herria maite zuten haien guztien nahia gauzatzen jarraitzen dugu, duela mende bat euskararen eta kulturaren aldeko apustua egin zuten haien nahia: euskara eta kultura topagune eta elkartasunerako gune izan daitezela euskal komunitate handiaren partaide sentitzen garen guztiontzat".
Euskaltzaindia: "Euskal gizartetik sortu ginen eta gizarteari bueltatzen diogu egindako lana"
"Sari hau ez da Euskaltzaindiarentzat, edo ez Euskaltzaindiarentzat bakarrik, euskaldun guztiontzat baizik, guztion artean egiten baitugu euskara eta, beraz, Akademia", esan du Mirian Urkia euskaltzainak.
"Guk ez dugu ezer asmatzen, gizarteak darabilena jaso, antolatu eta gizarteari bueltatzen baizik. Euskal gizartetik sortu ginen eta gizarteari bueltatzen diogu egindako lana, gure helburua zerbitzua baita. 100 urte bete ditugu aurten, 50 urte euskara batuak, baina aurrera begira jarrita gaude, erronka berriei aurre egiteko prest, gizartearen beharrei begira erantzun egokia eman ahal izateko".
"Ez dut aipatu gabe utzi nahi Euskaltzaindia ez garela euskaltzainak bakarrik", jarraitu du Urkiak. "Familia handia gara: euskaltzain osoak, ohorezkoak, urgazleak, langileak, batzordeetako kideak, elkarlanean diharduten –diharduzuen– erakundeak… asko gara, eta hala jarraitu nahi dugu. ARGIAk astero helarazten digun astekaria gure corpusak berehala zurrupatzen du, gerora hiztegiko materialen artean lantzeko, adibidez. Zer egingo genuke zuek gabe, guztion lankidetzarik gabe!".
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]