Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz gain, "elite independentistak" lana zaildu diela adierazi dute.
Kataluniako prozesu independistan parte hartu zuten buruzagiak zigortzen ari zirenean eta prozesua gainbeheran zegoenean sortu zuten Ehun, 2019ko azaroan. "Egitura politiko nagusien kontrako norabidean" igeri egiteko eta independentzia prozesuak aldebakartasunari lehentasuna eman behar ziola aldarrikatzeko osatu zuten, mugimenduak ohar batean adierazi duenez. Bost urteren ondoren, ohar berean iragarri du Ehun desegin egingo dutela, jabetu ostean independentziaren aldeko ekintzak ezin dituztela bakarrik egin.
Mugimendua desegiteko arrazoi nagusi gisa aipatu dute independentziaren aldeko ekimenak aurrera ateratzeko "baliabide humano eta ekonomiko nahikorik" ez izatea, baita Euskal Herriko "elite independentistak" lana "izugarri zaildu" izana ere: "Elite independentistak Espainian ezinezkoa zela esateari utzi eta Espainian aukera leihoa zegoela esaten hasi zenean ekin genion bideari, eta honen ezezkoak suposatu duen lan gehigarriari aurre egiteko Ehun ez da nahikoa izan. Horregatik, lan hau bakarrik ezin dugula aurrera atera onartuta, Ehun itzaltzea erabaki dugu".
Oharrean adierazi dute mugimendua "konfrontazio egokiaren beharra" azpimarratzen aritu dela azken bost urteetan, eta sinesgarritasuna lortu dutela uste dute: "Gure ildo estrategikoa guk markatu dugu, ez beste inork". Euren arabera, jendartearen zentzu komunarekin bat egitea ere lortu dute, denek, independistak ez direnek ere, baitakite Espainiak eta Frantziak ez dutela "sekula" autodeterminazio eskubiderik onartuko.
"Itzali" aurretik, azken ekintza
"Itzali" aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri du Ehunek, herri horietako herritarrei eta alderdiei euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Mozio horien bidez, udalek euskal errepublikaren kidetzat jo dezakete euren burua. Hala egin zuen Plentziako Udalak (Bizkaia) iazko maiatzean, eta horrek "herritar askoren ilusioa" piztu zuela ikusita, mozioa herri gehiagotara eramatea erabaki du Ehunek, desegin aurretik independentziaren aldeko azken ekintza gisa.
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]
Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]
Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]
Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.
Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]