Aurtengo martxoan onartutako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (USLO) Estatuko unibertsitateek dituzten hainbat gabezia endemiko arintzeko tresna bezala aurkeztua izan zen gobernu erakundeetatik; horien artean, irakaskuntza eta ikerkuntza langileen zati handi baten prekaritatea, jatorrizko funtzioekin bat egiten ez duten kontratu-irudi batzuen gehiegizko erabilera (irakasle elkartuena, kasu), karrera akademikoaren neurrigabeko luzatzea pertsonala egonkortu arte edota kalitatezko irakaskuntza eta ikerkuntza bermatuko duen finantzaketa publikoaren falta nabarmentzen ziren. Aldiz, legea indarrean sartu denetik aurretik aipatutako hainbat egoera larriagotzen ari direla ikusten ari gara, batez ere unibertsitateko makineriaren katebegi ahulenetako baten kasuan; hau da, ordezkapenak egiten dituzten irakasle eta ikerlarien kasuan.
USLOaren onarpenak ordezko irakaslearen irudiaren sorrera dakar, Estatuko hainbat unibertsitatetan aurrez jada bazena. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) kasuan, non jada figura horren parekidea existitzen zen, legeak ahalbidetzen duen irakurketa murritza baliatzen ari da egungo errektore-taldea, kolektibo hau oraindik eta gehiago prekarizatzeko, departamentuen kudeaketa aztoratuz, karrera unibertsitarioari kalte eginez eta, batez ere, irakaskuntzaren kalitatea okertuz.
"Hilabetean 800 eurorengatik urteak iraun dezakeen plaza bat ordezkatzea espero da"
Kolektibo honi dagokionez, legearen 80. artikuluak bi egoera aurreikusten ditu: ordezko irakasleek denbora batez plaza huts bat betetzea (adibidez, erretiroak), edo behin-behinean bere zerbitzu-ematea eteten duen irakasle eta ikerlarien zerbitzua ordezkatzea. Alde handiz, bigarren egoera da ohikoena. EHUk jada interpretatu eta aplikatzen duen bezala, USLOaren puntu honen ondoriorik berehalakoena da aurretik jardunaldi osoko ordezkapenak zirenak jornada partzialean ordezkatzera deituak izaten ari direla, aurretik kobratu zitekeenaren erdira iristen ez diren soldatekin. Egoera gorpuztearren, hilabetean 800 eurorengatik urteak iraun dezakeen plaza bat ordezkatzea espero da. Iraganean ordezkapen hauen betetzea (edota lan baldintza okerragoak zituzten beste batzuena), denbora oso luzean luzatuko ez zen egoera baten aurreikuspenean ematen zen. Gaur egun, aurreikuspen hori desagertu da. Ordezkapen hauek gehienetan doktoretza duten eta ikerkuntza eta irakaskuntza esperientzia zabala duten pertsonei eskaintzen zaizkie. Urteetan zehar hileko 800 eurorengatik lan egitera men egiten duen giza kapitala edota bere ohiko lanbidea uzten duena, hain zuzen.
Irakasleen ordezkapenak betetzeko erraztasuna, bere lan baldintzen kalitatearen araberakoa izan da. Jardunaldi osoko ordezkapenak era azkar batean betetzen ziren; jardunaldi partzialeko plazek, gehienezko 800 euroko soldatarekin (baina hainbat kasutan jardunaldi osokoek duten irakaskuntza zamaren parekoarekin) hilabeteak eman zitzaketen bete gabe, lan poltsetako kide guztiek eskaintza horiei uko egitea ohikoa izaten zen. Epealdi horretan, departamentuak irakaskuntza bere gain hartu behar zuen. Lan baldintzen prekarizazioarekin, errealitate honen zabalpena joera nagusia izango da; geroz eta gehiagotan eta denbora luzeagoz hartu beharko dituzte departamentuetako kideek bat-batean eratorritako zama hauek beren gain, horrek beren beste betebeharretan (ikerkuntzan, kasu) eta irakaskuntzaren kalitatean izango duen eraginarekin. Hau da, lehen momentu batean USLOren 80. artikuluaren aplikazioak ordezko irakasleengan eragingo badu, bere inpaktua irakasleria osoarengan zabalduko da.
"Prekaritatearen hazkundean eta departamentuen barne-bizitzaren zailtasunen areagotzean eragingo du, unibertsitate-karreraren erakargarritasuna mugatuz eta, batez ere, irakaskuntzaren kalitatea apalduz"
Zentzu horretan, artikulu honen aplikazioaren ondorio nagusia irakaskuntza kalitatearen apaltzea izango da. EHUko hamar irakasletik bat baino gehiago ordezkoa da, graduko irakasgaien zati handi bat kolektibo honen eskutik ematen da. Lan baldintza okerragoen ondorioz, ordezkapenak betetzeko zailtasunak, maila ezberdinetako ondorioak izango ditu: beraien jakintza-eremukoak izan behar ez duten irakasgaiak «egun batetik bestera» prestatu behar dituzten irakasleak (egonkorrak edo ordezkoak), beraiek definitu ez dituzten ebaluazio sistemekin, hainbatetan ikasturtea jada hasita dagoenean eta horrelako egoeretan klasea emateak sortzen duen estres eta antsietate egoerekin. Legearen atal horren aplikazio murriztaileak unibertsitatea horrelako egunerokora eramango du.
EHUk legearen inplementazio murriztaile hau jada martxan jarri du. Bere ondorioak erabat ziurgabeak dira, baina orain arteko esperientziak bere balizko arriskuez ohartaraztera garamatza. Zentzu honetan, 2023/24 ikasturte hasiera honetan eman daitezkeen egoerek bereziki kezkatzen gaituzte, plaza hauek betetzea inoiz baino beharrezkoagoa bihurtzen denean. Ziurrenik egoera horrek EHUn prekaritatearen hazkundean eta departamentuen barne-bizitzaren zailtasunen areagotzean eragingo du, unibertsitate-karreraren erakargarritasuna mugatuz eta, batez ere, irakaskuntzaren kalitatea apalduz. Horregatik guztiagatik, artikulu hau sinatzen dugunok alarma-hotsa zabaldu eta EHUko errektoretza-taldea bere araudiaren kontrakoa den legearen interpretazioa birplanteatzera deitu nahi dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]