Fontes Linguae Vasconum aldizkarian Irulegiko Eskuari buruzeuskko hainbat ikerlek idatzitako ponentziak argitaratu dituzte, gehienak EHUko Letren Fakultateko irakasleek egindakoak. Laburbilduz, irakasle gehienek esaten dute Irulegiko Eskua ez dagoela euskeraz idatzita, ezta berarekin harremana duen beste hizkuntza batean ere.
EHUko irakasleen argudioak guztiz eztabaidagarriak dira. Adibidez, Lakarrak dioenean “ezinezkoa da hitz horrek zorion hitzari erreferentzia egiten dionik esatea… forma horiek guztiak Irulegiko pieza baino 'berankorragoak' direlako”. Esan beharra dago Letren Fakultatean irakasten dena Mitxelena eta Lakarraren “teoriak” direla, antzinako idazkun oso gutxi izan ditugulako. Beraz, idazkun gehiago agertu ahala, teoria horiek moldatu ala zuzendu egin beharko dituzte eta ez esan, teoria horiengatik horren antzeko euskerazko testurik ezin dela izan.
Manterolak eta Mounol irakasleek Irulegiko “sorioneku” hitza “lekuine, eskuin eta aitoa hitzen bilakaera fonetikoaren ispiluan ikertu” dute, eta ondorioztatu dute “Irulegiko Eskuko lehen hitzak ez diola beste eredu horiek izandako bideari jarraitu”. Hizkuntza guztietan irregulartasunak daudela denok jakitun gara eta horregatik “zorioneku” hitza euskeratzat ez hartzea logikaren kontrakoa iruditzen zaigu.
Bestetik, Mikel Martinez-Aretak dioenez “...ezin da zubirik eraiki Irulegiko Eskuan agertutako hizkuntzaren eta mende batzuk geroago agertzen den euskeraren artean”. Baina ikerle askok Irulegiko Eskuaren interpretazio proposamenak euskeratik egin dituzte Orotariko Hiztegian oinarrituta. Kontua da sakon ezagutu behar direla euskalkiak “kebe”-k “hemen” esan nahi duela jakiteko, etab.
Azkenik, idazkunean zuloz egindako letren ondoan marra batzuk daudela eta, agian “zorioneku” ez duela jartzen eta bai “sorioneke” dioskute Velazak eta Gorrochateguik. Gure ustez, azken bertsioa –idatzi zena–, izan behar da balio behar duena: “sorioneku”. Eta idazkuna Marokon topatu izan balitz, agian irakurketa zalantzan jarri liteke, baina Euskal Herrian irakurketa hori zalantzan jartzeak ez du intentzio onik.
Ikerketa batzuk ezagutzea ezinbestekoa da gai honi ikuspegi zabalagotik begiratzeko. Adibidez, “Euskaliberiar hitzak penintsula osoko hilarrietan” hitzaldian ikusi genuen I, II., III. mendeetan euskerazko ala iberierazko hitz asko agertzen direla penintsula osoan, Portugaleraino. Horiek irakaskuntza ofizialak bultzatu duen “eremu zeltiberikoan” agertu dira eta, beraz, zalantzan jarri behar dena da “zeltiberia” horren atzean zer dagoen: ATTA (Guadalajara, Portugal...), ATTAEGINA (Extremadura), AMMA (Portugal, Leon, Salamanca, Zamora...), AMOENA (Extremadura, Portugal...), LETONDO (Portugal, Soria...), EGUSCO eta EGUZCINI (Zamora), IBARRA (Extremadura), SESENCO (Soria)…
Hauek ez dira teoriak, ebidentzia zientifikoak baizik. Hauek ikusita, nola ausartzen dira esaten, hemen, euskera hizkuntza berria dela, edota zeltaz hitz egiten zela… zelta egiten omen zen eremu osoan (penintsulako mendebaldea) euskal ala iberierazko hitzez josita badago?
Baina ebidentzia zientifiko gehiago dago euskerak eta iberierak gauza batzuk partekatu zituztela esateko, ez soilik grafia, Irulegin bezala, zenbakiak adibidez. Eta beraz, Irulegikoa euskeraz egotea guztiz normala dela. Orduña eta Ferrer irakasleek berretsi zutenez, iberierazko eta euskerazko zenbakiak leku beretik datoz. Horren aurrean, Lakarrak eta De la Hozek esan ziguten ezetz, ez dagoela loturarik. Zuk zer uste duzu? BAN, BIN, IRUR, LAUR, BORSTE-BORS, SEI, SISBI, SORSE, ABAR-BAR, ORKEI (HOGEI).
Baina ebidentziak ez dira amaitu, eta hor dugu Iruña-Veleia, hilabete hauetan, laugarren aldiz, hondeamakin zenbait eremuren suntsipena jasan duen indusketa. Hor agertu ziren hitzek, hamasei urte geroago, Europako laborategietan datatu gabe jarraitzen dute. 3.000 euro baino gutxiago balio duten proba zientifikoen bidez kedarra duten testuak, adreiluak egosi aurretik idatzi diren testuak, karbonatoz letrak estalita dituzten hitzak datatu daitezke baina ez dute egin nahi eta ez dute utziko egiten, hainbat euskal filologoren teoriak eta euskalduntze berantiarra muturrez aurrera jausiko litzaiekeelako.
Esan beharra dago, une honetan borroka ideologiko handia dagoela. Espainiako Estatua, Academia de La Historia eta hemengo bere laguntzaileen bidez, gure hizkuntzari balioa kentzen saiatzen ari da (gehiena beste hizkuntzetatik hartu duela...) edota euskalduntze berantiarra zabaltzen (eskoletako liburuetan, ETBko dokumentalean...). Horren helburua euskera gutxiestea edota hizkuntza zapaltzaile gisa azaltzea da, delako zelta ordezkatu omen zuelako. Euskaldunok kontziente izan beharko ginateke eraso ezkutu honen irismena norainokoa izan daitekeen eta nortzuk ari diren bultzatzen.
Azkenik, Euskeraren Jatorriak urrian egindako bilkuran, Irulegiko Eskuari buruz jaso ditugun hamazazpi interpretazio proposamenak erakutsi zirela gogoratu nahi dugu. Egile askok euskeratik interpretatzen dute, beste batzuk iberieratik eta baita bietatik ere, eta bat “zeltiberismotik”.
Ez, EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko Iruña-Veleia lapurtu nahi izan digun moduan!
Joseba Mintegi, Euskeraren Jatorria Elkartea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]