EHUko irakasle eta ikertzaileek grebarako deia egin dute

  • Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta. 


2024ko martxoaren 06an - 14:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek egin dute grebarako deia, irakasle ikertzaileen “prekarizazioa” salatzeko. Gaur goizean piketeak egin dituzte, hiriburuetan berriz, 11.30ean protestak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ordezkaritzen parean elkartu dira Bilbon eta Donostian; Gasteizen, errektoreordetzan.

Aldarrikapen nagusiak ondokoak dira: irakasle ordezkoen “prekarizazioa” amaitzea, langileen erosahalmena berreskuratzea, lan zama apaltzea eta EHUren finantzaketa handitzea. Salatu dute, besteak beste, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (LOSU) indarrean sartu zenetik ordezko irakasleei ez zaiela osoko jarduna aitortzen, eta “miseriazko soldatak” ordaintzen dizkietela.

EHUko Prekarioen Koordinakundeak atxikimendu kanpaina bultzatu du grebaren harira: “Lau egun eskasean EHUko ia 400 irakasle eta ikertzaileren babesa jaso du”. "Unibertsitateko arduradunek legeaz egindako irakurketa murriztailearen ondorioz, ordezko irakasleak gehienezko 800 euroko soldata batekin gelditu dira”, adierazi dute.

Irakasle egonkorren irakaskuntza "zama” handitu egin dela esan dute, eta horri konponbiderik ez zaiola jarri; adierazi dute, halaber, ordezkapen poltsak “agortu” egin direla, soldata apalak onartzeko prest ez dauden langileak uko egiten ari baitzaizkie lanean jarduteko bide horiei. Kritiko mintzatu dira, eta adierazi egon direla irakasle ordezkoen lan baldintzak hobetzeko proposamenak, baina ezezkoa jaso dutela beti. “Errektoretzaren aldetik aldatu den gauza bakarra kanpora begira mantendu nahi izan duen irudia da”.

“Errektoretzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu itxikeria atzean utz dezatela eta ireki daitezela irakasle ordezkoen aferari eta unibertsitatean dauden beste gabezia batzuei buelta emateko balio dezaketen konponbideak negoziatzera”, esan dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greba
2024-10-30 | Julene Flamarique
Bizkaiko Arte Grafikoetako grebak ekoizpena geldiarazi du erreferentziazko enpresetan

Cebek patronalak blokeoa baztertzeko exijitu dute grebalariek, baita eros-ahalmena eta lan-baldintza duinak bermatzen dituen lan-hitzarmena ere, azkenekoa 2009-2011 . urtetakoa baita. Urriaren 30eko greba egunean Ertzaintzak langile bat “inolako justifikaziorik gabe”... [+]


2024-10-30 | Leire Ibar
Nafarroako Gobernuari “proposamen serioagoak” egitea eskatu diote hezkuntza publikoko irakasleek

Ikasturteko bigarren greba eguna izan zuten asteartean hezkuntza publikoko irakasleek. Urriaren 29an Nafarroako hezkuntza sektoreko sindikatu nagusiek, hala nola Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT-k greba eguna egin zuten. 


Nafarroako Parlamentu aurrera eraman dute protesta irakasleek

Astearteko manifestazioa bukatuta aldarrikapenak Parlamentu aurrera eraman dituzte. Zenbait bide moztu dituzte eta tentsio uneak izan dira Espainiako Poliziarekin.


2024-10-30 | Onintza Enbeita
Jon Las Heras. Zientzia politikoetan doktorea
“Egungo aisialdi ereduak lantokietako praktika birproduzitzen du”

Atenasera joan zen master tesia egitera. Ezin izan zuen doktoretza bertan egin: haren espezialitatea desagertu egin zen gobernuaren mozketekin. 2010eko krisiak Grezian harrapatu zuen, ordea, eta ikasi zuen kapitalismo globalak ongizate estatua erraz suntsi dezakeela.


Greban ari dira Hego Euskal Herriko autobus gidariak

Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan %30eko gutxieneko zerbitzuak ipini ditu Eusko Jaurlaritzak, eta %40koak Nafarroako Gobernuak. CCOOk eta UGT sindikatuek deitu dute greba, baina ELAk eta LABek ez dute bat egin.


2024-10-22 | Leire Ibar
Nafarroako hezkuntzako sindikatuek urriaren 29ko grebari eutsiko diete

Hezkuntza Departamentuarekin bilera izan ostean, sindikatuek urriaren amaierako grebari eustea erabaki dute, ez baitaude ados egindako proposamenarekin. Grebalarien ustez eskainitako neurriak ez dira nahikoak, eta ez diete modu eraginkorrean heltzen euren eskakizunei.


2024-10-09 | Julene Flamarique
Arabako zahar-etxeetako langileek greba egingo dute urriaren 17an

ELA eta LAB sindikatuek deituriko lanuztea da eta “lehenengo probintzia lan-hitzarmena” aldarrikatuko dute. Langileak lau urtez egon dira “baldintza duinak” galdegiten eta ekainean berriro biltzen hasi zirenetik “ez da aurrerapausorik eman”.


2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak egitera deitu dute garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


2024-10-01 | ARGIA
Lansarien, pentsioen eta zerbitzu publikoen alde, greba eguna da gaur Ipar Euskal Herrian

Sindikatuen arabera eragina izaten ari da, bereziki garraio publikoan, Baionatik iparralderat.


2024-03-12 | ARGIA
Jarraipen “zabala” Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoko greban

ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba, eta goizeko lehen orduan zabaldutako oharraren arabera, "jarraipen oso zabala" izan du bereziki hezkuntzan eta udal eta foru administrazioan. Eguerdian egingo dituzte manifestazioak hiriburuetan.


Zortzi orduko lanuzteak Bilbobus-en

Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.


Eguneraketa berriak daude