EHU eta PCR testak: eman ta zabal zazu?


2020ko ekainaren 15ean - 12:59

Covid-19 pandemiagatik alarma estatua ezarri eta egun gutxitara EHUko ikertzaile talde batek, beste ikerketa-zentro batzuetako ikertzaileekin batera, prozedura berri bat garatu zuten PCR testak egin ahal izateko. Denbora errekorrean garatzea lortu zuten, lan-ordu asko sartuz eta auzolanean antolatuta. Apirilaren 8an EHUko Campusa aldizkarian iragarri zenez, prozedura honen berariazkotasuna % 100koa da eta sentsibilitatea %92koa. Gainera, erabiltzen diren kit komertzialak baino askoz merkeagoa da, test bakoitzak 15 bat euroko kostua izanda. Aste bat beranduago EHUk jaso zuen test horiek egiteko Carlos III Osasun Institutuaren baliozkotasuna. Ikertzaileen arabera, prozedura berri honi esker, EHUk eguneko 500-1000 test egin ahal izango luke eta, PCRak egiteko ekipoak dauzkaten EAEko laborategi guztiak koordinatuta, eguneko 10.000 test egitea posiblea izango litzateke.

"Testak EHUtik era masiboan egiteak unibertsitate publikoaren erreferentzialtasuna indartuko luke eta, azken urteetan ikusten ari garenez, guztiak ez daude horren alde"

Momentu horretatik hasi zen surrealismo ukituak izango lituzkeen egoera, atzean egon daitezkeen interesak sumatuko ez bagenitu. Argi dago testak EHUtik era masiboan egiteak unibertsitate publikoaren erreferentzialtasuna indartuko lukeela eta, azken urteetan ikusten ari garenez, guztiak ez daude horren alde. Beste alde batetik, ez dugu ahaztu behar testek ekimen pribatuari negozioa egiteko aukera handia eskaintzen dietela ere, eta arlo publikotik prezio baxuetan egiteak aukera hori zapuztuko luke neurri handi batean. Hasieratik Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik ekimen honi garrantzia kendu zitzaion eta baztertzen saiatu zen. Halako larrialdi egoera batean hain lagungarria izango zen aukera hau gutxiesteak ezinegona sortu zuen jendartean, baita EHUko komunitatean ere. Ondorioz, apirilaren 25ean publiko egin zen adierazpen bat (https://testmasiboenalde.wordpress.com/), aste batean UPV/EHUko irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean 1.000 atxikimendu baino gehiago jaso zuena.

Handik egun gutxira, EHUk eta Osakidetzak PCR testak egiteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, EHUko ahalmena ez erabiltzeak sortutako harridurari eta adierazpen publiko honek sortutako presio mediatikoari erantzun bezala interpreta daitekeena. Izan ere, hitzarmenaren ostean gaia desagertu da hedabideetatik. Edozelan ere, bi elementuri erreparatu behar zaio. Alde batetik, EHUko parte-hartzea Osasun Ministerioak martxan jarritako prebalentzia ikerketan aritzera mugatzen zen, 5.000 pertsonei testa egitea aurreikusiz. Beste aldetik, momentu horretatik hona izandako oztopoak eta atzerapenak etengabeak izan dira: Osakidetzak eman beharreko balidazio klinikoa berandutzea, Osakidetzatik heltzen ez diren laginak, proba pilotuetan arazoak, boluntarioen azterketa medikuak atzeratzea eta, behin eginda, laginak hartzeko itxaroten jarraitzea… Horretaz eta zenbat test egin diren galdetuta, EHUko gobernu taldeak ez du erantzun zehatzik eman. Denbora igarotzean, EHUk eta Osakidetzak sinatutako hitzarmena gai deseroso hau medioetatik kentzeko bluff bat izan zela gero eta ageriko agertzen da. Bi hilabete beranduago, ekimen horren potentzialtasuna gutxienekoan geratu da. Jendarte arduratsu batean hau eskandalu bat izango litzateke.

"EHUk eta Osakidetzak sinatutako hitzarmena gai deseroso hau medioetatik kentzeko bluff bat izan zela gero eta ageriko agertzen da. Bi hilabete beranduago, ekimen horren potentzialtasuna gutxienekoan geratu da"

PCR testak egiteko prozedura garatu duen taldeak bere eskaintza zabala egin zuen erakunde publikoek jendartean test masiboak egiteko erabiltzeko. Azaldu dugunez, handik aurrera gertatutakoak interes ilunak eta baliabide eta arlo publikoaren gaitasunen xahubide argia erakutsi dizkigu. Prozedura eta baliabide teknikoak badaude, balidazioak badaude baita giza-baliabideak ere (testak egiteko teknikariak eta osasun-pertsonala), zergatik uko egin zaio aukera hau erabiltzeari? Test honekin momentuan kutsatuta dauden pertsonak detektatzen dira, baina asintomatikoak detektatze hutsak aurrerapen nabari bat suposatuko luke pertsona horien ingurukoentzat baita pandemia kontrolatzeko. Eta testak maiztasun batekin egiteko programa batean kokatuta, kutsatua izateko arriskua asko gutxituko litzateke. Zentzu horretan, LAB sindikatutik ere, populazio osoari test masiboak egitea eskatu zen, lan arloan ere nondik hasteko lehentasunak finkatuz. Kolektibo batzuei testak egin bazaizkie (osasun zerbitzuetako langileak, egoitzetako pertsonala, arrantzaleak…), zergatik ez erabili unibertsitate publikoaren baliabideak beste kolektibo eta pertsonak ere babesteko? Zergatik erabaki dute aukera hau zokoratzea jendarteari baliabide hau ukatuz?

Agintari politikoek EHUk jendarteari begira duen ahalmena baztertu egin dute, eta EHUko gobernu taldeak otzantasunez onartu du. Aukera ezin hobea galdu da unibertsitate publikoak jendartearen premiazko beharrei erantzuteko, hainbestetan errepikatzen den gizartearen zerbitzuan egotearen izaera erakusteko eta EHUko ikertzaileek egiten duten lana nabarmentzeko. Maiz markatzen digute ezagutzaren transferentzia unibertsitatearen ildo garrantzitsuenetako bezala. Oraingoan, jendartearekiko transferentzia larriki kutsatuta geratu da. Honelako egoerek “Eman ta zabal zazu” lelo famatu hori baita unibertsitate publikoaren ustezko autonomia ea non geratzen den hausnartzera eraman behar gaituzte. Zein unibertsitate publiko nahi eta behar dugun birplanteatzera eraman behar gaituzte.

 

* Maite Urtiaga, Iñaki Etaio, Gabi Elkoroaristizabal, Arantza Gutierrez

LABen sail sindikala EHUn

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude