Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko erantzukizuna dakar berekin, eta ez litzateke hedatu behar nahita egindako desinformaziora, ez eta pertsona-kategoriei egindako irainetara ere, sexua, generoa, arraza, erlijioa, egoera eta abar kontuan hartuta. Baina "iritzi" horiek (hobeto esanda, irainak) eremu publikoan gertatzen direnean, eta zuzenean artatu behar diren ikasleei buruzkoak direnean, beste maila batean kokatzen dira. Lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurantzaren esparrua bezain gizakoi eta sentikorra den jakintza arlo batean irakasteak ardura berezia dakar. Ikasgela osatzen duten ikasleekiko gutxieneko errespetu eta profesionaltasuna espero da.
Gauzak horrela, aztertzen ari garen kasuak adierazpen askatasunaren oinarrizko eskubideari eta eskubide horren mugei buruzko eztabaida gainditu egiten du. Adierazpen askatasunaren muga pertsonen ohorea eta duintasunerako eskubidean kokatzen dugu, eta oinarrizko eskubide izatetik gorroto-delitua izatera pasa daiteke, delitu honen muga lausoak zeharkatzen direnean. Baina aurrean dugun egoerak beste eztabaida batera garamatza: ordezkapen-kontratu baten bidez –arloko irakaslearen amatasun-ordezkapenaren bidez– UPV/EHUra iritsi den irakasle baten lan-harremanaren eta irakaskuntza-betebeharren errespetuaren jokalekura, alegia.
Ikasleek itzuli digute Sanchez irakasleak kendu digun izen ona, irakasle horrek ez baikaitu ordezkatzen, eta antipodetan dago unibertsitateko kolektibo guztiak zainduko dituen bikaintasunezko unibertsitate gisa ulertzen dugunetik
Hori da gure unibertsitateak ebatzi behar duen alderdi nagusia: kontratua deuseztatu diezaioke betebeharrak ez betetzeagatik? Erantzuna ezin da berehalakoa izan, behin betiko ebazpen judiziala eman arte itxaron beharko baita, baina unibertsitateak kontratua berehala eten eta salatu beharko luke; izan ere, sare sozialetan argitaratutako jarrerak iraingarriak eta mingarriak dira. Kontratuaren xede den kolektiboa, 301 taldeko ikasleak, eta horiek pertsona gisa duten duintasuna errespetatuko duen unibertsitate-prestakuntza jasotzeko eskubidea zuzenean baldintzatzen dituzte sareetan argitaratutako mezuek. Gainera, ikasleak prestatzerakoan eta ebaluatzerakoan irakasleak duen inpartzialtasunari eta neutraltasunari buruzko arrazoizko zalantzak sortzen dituzte instantzia akademikoetan.
Halaber, Zuzenbide Fakultateko (Leioako atala) 301 taldeko ikasleen erantzunean jarri da arreta mediatikoa, kasu batzuetan desitxuratuz eraso-kutsua izan balute bezala. Arreta beste nonbait jarri behar da. Ikasturteko ordezkariak argitu du alderdi hori nahikoa datu emanez eta gure unibertsitate-prestakuntzaren kalitateaz harro sentiarazten gaituen gaitasun eta sendotasunarekin argudioak harilkatuz. 301 taldeko ikasleek itzuli digute Sanchez irakasleak kendu digun izen ona, UPV/EHUn doktoregoa erdietsi duen irakasle horrek ez baikaitu ordezkatzen, eta antipodetan dago unibertsitateko kolektibo guztiak zainduko dituen bikaintasunezko unibertsitate gisa ulertzen dugunetik.
Joxerramon Bengoetxea
UPV/EHUko Errektoregaia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]