Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta "kontraesankorra" dela adierazi du; helegitea ere aztertzen ari da.
Alberto Zulueta arkitektoa, Francisco Javier Bediaga eta Eduardo Ibarra eraikitzaileak, eta Marta Novo udal arkitektoa absolbitu ditu epaiak. Egotzitako delituak honakoak ziren: prebarikazioa, dokumentuak faltsutzea, iruzurra eta fondo publikoen bidegabeko erabilera.
Ikertutako gertaerak 2011-2015 artean gertatu ziren eta orduan alkate zen José Luis Erezuma ere auzipetuta zegoen, baina epaiketaren aurretik hil zen eta kargu guztiak bertan behera geratu ziren harentzat.
Harridura
Epaiak harridura sortu du gizarteko eremu askotan, 2022ko urtarrilean akusatuek aitortu baitzituzten egotzitako delituak, eta kartzelara ez joateko akordioa sinatu zutelako fiskaltza eta akusazio partikularrarekin. Sortutako kalteen ordain gisa, akordioan 881.000 euro ordaintzea adostu zuten.
Auziaren muinean zegoen Bizkaiko Foru Aldundiak Alonsotegiko udalari emandako 600.000 euro. Horiek erabili behar ziren herrian 2011ko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko. Operazioa amarrua zen ordea, eta dirua ez zen horretarako erabili, Erezuma alkateak 2019an onartu zuen bezala. Udalak milioi bat euro pasatxoko zorra zuen Laneder enpresak udalarentzat egindako lanengatik, 450.000 mila ordainduta zituen, baina gainerakoa falta zen, eta hain zuzen ere, horretarako erabili zen Bizkaiko Diputazioari eskatutako diru-laguntza.
Amarrua izan zen, bidegabeko erabilerarik ez
Epaiak dioenez,ez da demostratu akusatuek diru-laguntza hori haien onurarako eskatu zutenik. Garbi geratu da, aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 600.000 euroak ez zirela eskatutako horretara bideratu, baina ez da ikusi tramitazio horretan deliturik egon zenik.
Epaiaren esanetan, halaber, ez dago diruaren bidegabeko erabilerarik, erakunde publikoek ez duelako inongo diru kalterik izan, eskatutako diru-laguntza ez zelako erabili eskatutako helbururako, baina balio izan zuelako udalak beste enpresa batekin zuen zorra kitatzeko. Amarrua egon zen, bai, baina horrek ez zuen sortu kalterik administrazio publikoan.
Dirua bidegabe erabiltzea eta faltsukeria egotzi dizkio EAJko alkate ohiari. Bi milioi eurotik gorako diru-laguntzak jaso zituen bere legealdian, hainbat obra-agiri faltsututa.
EAJko alkate ohiak, udaleko arkitekto ohi batek eta Laneder Construccioneseko bi enpresarik onartu dute prebarikazioa, iruzurra eta dokumentuen faltsutzea egin izana. Fiskaltzarekin eta akusazioarekin hitzarmena egin dute: bi urteko kartzela zigorra, hamarreko inhabilitazioa eta... [+]
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi ohi jeltzaleak Habidite kasuan deklaratu du lekuko gisa astearte honetan eta lekukoen arreta deitu du haren memoria faltak. Ia 30 aldiz "ez dut gogoratzen" erantzun du epailearen aurrean.
José Luis Erezuma alkate ohiari (EAJ) eta ikertuak izaten ari diren beste hiru pertsonari deklarazioa hartu zien asteazkenean epaileak Barakaldoko epaitegian. Alkate ohiak onartu du 2012an ustez euriteek sortutako kalteen ondorioz agindutako lanak egiazki ez zirela egin... [+]
Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, EAJ eta PSE asteazken honetan bilduko dira akordioez hitz egiten hasteko. Bi alderdien arteko ituna berrestea da gertagarriena eta horren eraginez EH Bildu sei alkatetza gabe geratzea, baita PPk beste bat galtzea ere.
Donostian, Irunen eta Enkarterrietan atzo erabaki zen euskal estatu burujabe eta independente batean bizitzea, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketetan. Orotara, 28.704 lagunek erabaki dute. Emakumeak izan ziren lehenak bozkatzen bost herrietako hautesleku... [+]
Alonsotegiko Udalak plenoan erabaki du indarrean jartzekoak ziren "mozal ordenantza" birpentsatu eta herritarrei eta eragileei irekitako prozesu bat martxan jartzea.