EH Bilduren zerrendak jaso du boto gehien Arabako herritarren %75 bizi den Gasteizen, eta alkatetza zuen EAJ laugarren postuan geratu da, PSEren eta PPren atzetik. Arabako zazpi udalerri populatuenetatik lautan irabazi ditu hauteskundeak EH Bilduk (Gasteiz, Laudio, Agurain, Oion); bitan EAJk (Amurrio eta Dulantzi); eta beste batean PSEk (Iruña Oka). Trebiñuko Argantzunen ezker subiranistak 2019an lortutako alkatetza historikoa galdu du EAJren mesedetan. Oro har, EH Bilduren eta EAJren arteko lehia izan da nagusi Arabako udal hauteskundeetan..
Arabako herritarren %75a bizi den Gasteizen lehia EAJ eta EH Bilduren artekoa izango zela aurreikusten zuten inkestek, baina EH Bildu eta PSEren artekoa izan da azkenik. Rocio Viteroren zerrendak 1.000 boto eskasen aldeari esker irabazi du; EH Bilduk 7 zinegotzi eskuratu ditu, eta PSEk 6 (2019ko zinegotzi kopurua berdinduta); seina lortu dituzte ere PPk (bat irabaziz) eta EAJk (bat galduz), koska bat beherago geratu badira ere. Podemosen inguruko koalizioak 2 zinegotzi lortu ditu. Uneotan zaila da antzematen nork eskuratuko duen alkatetza, eta nola osatuko den udal gobernua.
Laudion (17.000 biztanle) eta Agurainen ere (5.000) EH Bilduk lehen postua kendu dio EAJri, bietan emaitzak irauliz alde oso txikiagatik: Laudion EAJk baino 29 boto gehiago eta 7 zinegotzi eskuratu ditu koalizioak (2 gehiago), eta EAJk 6 (bat gutxiago); Agurainen 55 botoren aldea atera dio EAJri, 7 zinegotzi eskuratuz (bat gehiago), EAJk galdu duen zinegotzia (6). Amurrio izan da EAJk mantentzea lortu duen udalerri handi bakarra (10.000 biztanle), 2019ko emaitzak errepikatuta: EAJk 8 zinegotzi eskuratu ditu, eta EH Bilduk 7.
Iruña Okan (3.500) denak berdin jarraitzen du. Historikoki PSEri botoa ematen dion udalerian alderdi horrek jaso du babes gehien eta 4 zinegotzi lortu ditu; EAJk 3; eta EH Bilduk 2.
Oionen, Arabar Errioxako udalerri populatuenean (3.400), irauli ikusgarria gertatu da: EH Bilduk 5 zinegotzi lortu ditu 3 irabazita, zerrenda bozkatuena izateari utzi dion EAJren kaltetan (3 zinegotzi, bat galduta). Ikusi beharko da zer paktu gertatzen diren, PPk 2 zinegotzi eskuratu baititu (2019an bezala) eta PSEk 1 (bat galduta).
Dulantzin (3.000 biztanle) EAJ izan da lehen postua eskuratu duena (5 zinegotzi, bi gehiago) kandidatura independenteari irabazita (4 zinegotzi, 2019ko emaitza berak).
Trebiñuko konderriari dagokionez, Trebiñu herrian hautagaitza independenteak eskuratu du berriz ere gehiengo absolutua, zinegotzi kopurua errepikatuta (6). Argantzunen, 2019an garaipen historikoa eskuratu zuen ezker subiranistak legez Burgoseko lurraldea den konderrian, baina 2023an, EH Bilduk zinegotzi kopuru bera eskuratu badu ere (3), EAJk lortu du lehen postua eta gehiengo absolutua (4 zinegotzi, bat gehiago).
EH bildu hauteskundeetako garaile, EAJ lehen indarra udal gehiagotan
Zalantzarik gabe EH Bildu izan da Arabako udal hauteskundeen irabazle nagusia. Botoetan gora egiteaz gain lau udalerri populatuenetatik hirutan izan da lehen indarra, eta lehenbiziko aldiz da indar bozkatuena Gasteiz hiriburuan: garaipen historikoa. Txanponaren beste aldea da EAJ, galtzaile nagusia, bereziki Gasteizko emaitzengatik baina baita Agurain edo Laudion bigarren geratzeagatik ere. PSEk eutsi egin dio oro har, eta PP zerbait igo da. EAJ izan da lehen indarra udalerri gehienetan (25), EH Bildu bigarrena (17), PSE hirutan eta PP bitan.
Abstentzioa gora
Emandako botoek ez ezik eman ez direnek ere baldintzatu dute emaitza. Gasteizen, 2019rekin alderatuta, botoak galdu dituzte PSEk, PPk, EAJk zein Elkarrekinek. EH Bildu izan da gora egin duen bakarra, oso modu apalean (300 boto). Araban, boto galera izan dute EAJk, PSEk eta Elkarrekinek: eta irabazi EH Bilduk (3.000), PPk (1.000) eta Voxek (2.200). Abstentzioak %17a egin du gora Araban (%34tik %40ra), azken urteetako joera baieztatuz. Bozkatzeko eskubidea ez duten milaka arabar adin nagusiak alde batera utzita, 10 herritarretatik 6 joan dira hautetsontzietara, eta 4 ez.
Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.
EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]
Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.
Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.
Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]
Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]
EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]
Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]
Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]
EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]
Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.
Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.
Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".
Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]