EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea


2025eko otsailaren 20an - 12:44
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu duen idatzian. Nik esango nuke aspalditik datorren norabide batean sakontzea duela helburu, eta kongresua pausu bat gehiago dela EH Bilduren jarduna normalizatzeko eta betikotzeko Espainiako Estatuko instituzioetan, horiekin noizbait hausteko aukera erabat baztertzeko eta gizarte eredu kapitalista ontzat emateko, forma inplizituan bada ere. Goazen pixkanaka.

Ezker Abertzalea pasa da Espainiako Trantsizioa, frankismoaren erreforma, eta hortik eratorritako instituzioak ez legitimatzetik, 78ko erregimenak ezartzen duen marko politikoa eta juridikoa politika egiteko joko-zelai legitimo eta nagusi bezala ulertzera; frankismoarekin haustura defendatzetik erorien monumentua ez eraistera. Helburu politikoak lortzeko tresna legitimo eta lehentasunezko bezala ulertzen ditu instituzio estatal eta autonomikoak EH Bilduk.

Ildo politikoaren eraldaketa erradikal horrek, gainera, ez du autokritika ariketarik izan Ezker Abertzalearen partetik, are gehiago, azken hamarkadetan oinarriko militantzia gutxinaka mugiarazi dute estatuak ezarritako joko-zelaia onartzeraino, eta ez naiz ari borroka moldeez, estrategiaren edukiari buruz baizik, sarri teilakatu egin delako eduki estrategikoari buruzko eztabaida forma edo moldeenarekin. Orain EH Bilduren buruzagi direnak, beste batzuekin batera, hegemonizatzen aritu dira pixkanaka egun alderdia materializatzen ari den ildo politikoa, Ezker Abertzalean aurrena, eta EH Bildu osatzen duten gainontzeko sektoreetan ondoren. Modu nabarmenean lehenengoz 2009an adierazi zen, Altsasun, baina lehenagotik dator. Kongresuak erabili dituzte aurretik militantzian zabaldutako tesi politikoak pixkanaka ofizializatzeko, gero eta integratuagoak 78ko erregimenean eta, sarri, eztabaida zintzoari traba eta debekuak jarrita. Norabide berean, aurrerantzean ere beharra identifikatu dute barne mailan kontraesanak sortzen dituzten “gai estrategikoen inguruan kidegoa trinkotzeko”.

Zentzu batean mugarri bat da EH Bilduren III. Kongresua, sinbolikoki bada ere fase bat ixten duelako. Alderdi ezberdinen arteko koalizio bezala jaio zena eta estrategia eta ziklo aldaketa batek ezaugarritu duena, instituzio estataletan eta kapitalistetan normalizatuta dagoen alderdi klasiko bezala osatu da orain, prest dagoena instituzioen kudeaketan EAJrekin txandakatze zirkuitu batean sartzeko. Alderdi elektoral-klasiko baten errealitatera egokitu dute programa politikoa, militantzia eredua, oinarri soziala eta egitura, eta hori ofizializatzeko funtzioa bete du kongresuak. Nahiz eta zuzendaritza saiatzen ari den kontrabotere itxura ematen alderdiari, errealitatea kontrakoa da; oro har gizarteko botere egituretan normalizatuta dagoen ertain klase bat ordezkatzen du EH Bilduk, EAJren balio eta kudeaketa moduak partekatzen ez dituela dioena, baina funtsean ez daukana bestelako gizarte-eredu proposamenik, botere eta kudeaketa instantzia handiagoetan bere lekua aldarrikatzea baino.

Estatu egiturak zilegi egiteko eta indartzeko baino, horiek ahultzeko garaia da, alderdi komunista maila internazionalean berreraikitzeko garaia da, demostratu baita hori dela tresna nagusia langileriaren bizi eta lan baldintzak hobetzeko

Alderdi elektoral klasiko batean egituratu da, programa sozialdemokrata eta nazionalista oinarri dituena, eta argi ikusten da hori gizarteko eragile eta kolektiboekin irudikatzen duten harreman ereduan ere. Oinarriko militantziaren eta mobilizazioaren alde egiten da ponentzian, baina modu utilitarista eta integratzaile batean ulertzen dira horiek, alderdiari mesede egiteko azken helburuarekin eta ez estatuaz gaindi langile klasearen antolakuntza, subjektu izaera eta boterea indartzeko. Horrela, kaleko mugimenduaren egiteko nagusia EH Bilduren zentzu komuna eta oinarri soziala lantzea da, gero alderdiak lan hori bere aldeko bozka bihurtzeko, eta, azkenik, instituzioen tresna juridiko eta politikoei esker, alderdiak bere helburuak erdiesteko. EH Bildu litzateke orduan langile klasearen aldarrikapen eta mobilizazioen ordezkaria, eta horiek gauzatzeko esparrua berriz, estatuak ezarritako muga juridiko eta politikoak.

2011n koalizioa osatu zuten alderdiei dagokienez, berriz, jan egin ditu EH Bilduren makinaria elektoralak, egun ez dago alderdi horien artean funtsezko ezberdintasun ideologiko eta programatikorik, ez dute ia praxi politiko propiorik eta koadro politiko garrantzitsuenak EH Bildura bideratzen dituzte. Sorturen existitzeko arrazoi nagusia da Ezker Abertzalearen historia EH Bildurekin konektatzea eta EH Bilduren ezkerrera sortu daitezkeen kritika eta proposamen politikoen aurrean euste lana egitea.

Ildo politikoari dagokionez, EH Bilduk Zutunik ponentzian berretsi duena da estatuaren muga juridiko eta politikoen barnean autogobernua gradualki handitzeko apustua, eta horrek, funtsean, independentziarako aukerak behin betiko alboratzea esan nahi du, inoiz ailegatuko ez den etorkizun batera atzeratzen duelako etengabe. Idatzian jasotzen da borondate bat konstituzioak eta autonomia estatutuak ezarritako muga horiek gainditzeko, “Euskal Herria beste egoera batetara eramateko”, baina aldarri abstraktua da, horretarako proposamenik ez da inon ageri, eta errealki bide autonomista folklore independentistaz mozorrotzeko funtzioa baino ez du betetzen. EH Bilduren egitekoa omen da joko-arauen barnean “emantzipazio prozesu graduala” bultzatzea, independentzia lortzeko norabidean, baina praktikan, nola ematea proposatzen da autogobernutik independentziarako saltoa?

Igaro dira 2016an Otegik Belodromoan “Espainiako ezker berriari” esatetik ez dagoela Espainiako Estatua demokratizatzeko aukerarik eta babesteko prozesu independentistak, Zutuniken idaztera “EH Bilduk balizko demokratizazio saioak babestuko dituela edonon”, eta Otxandianok El Diario Vasco-n esatera Konstituzioaren barnean Estatu Konfederal batera pausuak emateko garaia dela.

Funtsezko auzi estrategikoa da autogobernuaren eta independentziaren arteko harremana erantzunik gabe uzteko. Are gehiago, gainera, Abian eztabaida prozesuan onartutako aldebakartasunaren, desobedientziaren eta konfrontazio demokratikoaren aldeko hautua albo batera geratu dela jakinda. Orduan? Noizbait Gernikako Estatutua %100ean betetzea lortzen bada ere, nola eman daiteke independentziarako pausua muga juridiko eta politikoak errespetatuz? Zer gertatzen da Espainiako Konstituzioak ezartzen dituen mugekin? Zer gertatzen da “espainiar guztien aberri komun eta banaezinarenarekin”?

Horri guztiari EH Bilduren ponentziak eman dion erantzun antzeko bakarra da, “nazioartean indarrean diren gutxieneko arauei erreparatuta” egin behar dela independentziarako prozesua, legediaren barnean, eta nazioarteko agenteen onespena eta errekonozimendua lortzeko helburuarekin. Baina zein agente internazionalez ari dira? AEBek eta NATOk beraien interesetara eta nahietara erabiltzen duten legedi internazionala errespetatuta egin behar omen da, akaso agente horiek deseroso ez sentiarazteko helburua izango dute, eta, horri esker, auskalo zein herrialderen onespena lortzeko itxaropena. Munduko herriak arpilatu eta masakratzen dituzten bloke geopolitikoaren legedia errespetatzea eta haien onespena lortzea da antza XXI. mendeko independentzia eta sozialismoa. Baina, balizko egoera utopiko hori imajinatuta ere, zergatik eta zertarako babestuko luke Mendebaldeko herrialderen batek Euskal Estatu jaio berri bat?

Estatu egituretan eta legedi internazionalean ez da kabitzen langile klasearen intereseko proposamen politikoa, eta garai batean Ezker Abertzaleak ondo zekien hori. Ordena kapitalista erreproduzitzeko daude estatu aparatuak, eta baita langile klasearen borondate nazionala zapaltzeko ere, euskaldunon kasuan. Horretaz gain, testuinguruak ere ez du apustu elektoralista bat eskatzen, ezta langile klasearen indarra bozka bihurtzea eta instituzionalizatzea ere. Faxismoaren gorakada globala, garai bateko Ford-ak Teslak bihurtu dira, bloke geopolitikoen arteko tentsionamendu are handiagoa eta langileen pobretzea dira egungo errealitatea.

Beharrezkoa da langile klasearen antolakuntza sustatzea, estatu egitura eta kapitalaren atzaparretatik kanpo; maila sozialean gerra kultural bat egitea langileen artean faxismoaren gorakadari aurre egingo dion zentzu komuna eraikitzeko, mobilizatzea gerra kapitalistaren eta industria krisiak dakartzan kaleratzeen aurka, ongizate estatuaren gainbeherari aurre egitea, Euskal Herriko langile klasearen autodeterminazio-eskubidea errealitate bat bihurtzea eta abar luze bat.

Hori ez da estatuaren instituzioetatik egiten. Testuinguru horri ezin zaio aurre egin PSOEren gobernutik, ezta Ajuria Eneatik ere. Horretarako langile klasearen antolakunde handiak eta indartsuak behar dira, masa mugimenduak lurraldean, lantokietan eta bizitzako esparru guztietan sustraituta daudenak, eta gaitasuna dutenak modu bateratuan eta eraginkorrean aritzeko. Gai direnak Euskal Herriaren eta munduaren noranzkoan eragiteko. Estatu egiturak zilegi egiteko eta indartzeko baino, horiek ahultzeko garaia da, alderdi komunista maila internazionalean berreraikitzeko garaia da, demostratu baitu langile mugimenduaren historia oparoak hori dela tresna nagusia langileriaren bizi eta lan baldintzetan hobekuntzak lortzeko, iraultza sozialistari bidea irekitzeko eta langileen autodeterminazioa errealizatuko dituzten estatu sozialistak eraikitzeko.

Manex Gurrutxaga, EHKSko militantea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude