Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena ospatzen du Iruñeak aurten eta hori dela eta, Iruñeko Udalak Espainiako erregeak gonbidatu ditu ospakizunetara. Udalak ostiralean egingo die harrera, eta EH Bilduk ez dela joango iragarri du.
Batasunaren Pribilegioa hiriaren sorrera finkatzen duen ituna da. Egungo Iruñeko lurrak ziren Nafarroako gune populatuenak hiria batu aurretik ere, baina hiru auzo nagusitan banatuta zeuden: Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas, gaur egun ere Hiri Buruzagiko Alde Zaharreko gune ezagunak. Hiruen arteko elkarbizitza txarra zen, harresiak ziren nagusi haien arteko espazioetan eta ez zen gatazka eta liskarrik falta, gerrara iristeraino ere bai.
Egoera horri aurre egiteko, hiru auzoak batzeko agiria kaleratu zuen Nafarroako Errege Karlos III.ak, 1423ko irailaren 8an, eta horri deitzen zaio Batasunaren Pribilegioa. Horren ondorioz sortu zen Iruñeko Udala, zeina hiru auzoen erdigunean kokatu zen, gaur egun dagoen tokian. Kale Berria ere, adibidez, San Zernin eta San Nikolas burgoak batzeko eraiki zen.
Hori guztia ospatzen da ostiral honetan Iruñean eta UPNk gidatzen duen Iruñeko Udalak Espainiako Erregeei eskaini die eguna zuzentzeko aukera. Horren aurrean EH Bilduko iragarri du bere zortzi zinegotziak ez direla joango harrera ekitaldira, ez baitute uste erregeek legitimaziorik dutenik egingo diren ekitaldietako buru izateko: “Lehenik, Iruñea bateratua Europako estatu independente baten hiriburu gisa proiektatzearekin amaitu zutenen oinordekoak direlako, eta, bigarrenik, monarkia hispanikoak ez dituelako ordezkatzen bere burua errepublikartzat eta, neurri handi batean, subiranistatzat jotzen duten Iruñeko herritarren gehiengoa”.
Koalizio soberanistaren ustez, Iruñeak zorte handia du Batasunaren Pribilegioa ospatu ahal duelako, “izan ere, guda fratrizidetako urteei amaiera eman zien adiskidetasunaren adibide izan zen, guztioi identitate komun bat eman zigun, eta gaur egun, sei mende geroago, oso harro gaude horretaz”. Festaren protagonismoa, hortaz, Iruñeko herritarrei dagokiela uste dute, eta ez Espainiako erregeei. Iruñeko Udalak antolatutako gainerako ekitaldietan bai izango direla adierazi dute.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.
Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]
Nafarren %68,3 biltzen dituzten 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela aditzera eman du Begoña Alfaro kontseilariak. Albistea begi onez hartu arren, EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke herrietan “hutsik dauden etxebizitzak bizigarri” egitea... [+]
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]
EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.
Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.
Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia... [+]
EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ekainean egin zuten eskakizuna, eta Espainiako Armadak ezetz erantzun berri du arrazoirik eman gabe, koalizio moreko Daniel Gómez bozeramaileak salatu duenez.
Zurekin Nafarroa taldeak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera eskatu zuen Bardeako tiro poligonora bisita egitea. Armadak posta elektroniko bidez jakinarazi dio ez dela posible izanen bertaratze hori, arrazoi "operatiboak" tarteko.
Langileek %23ko erosteko ahalmena galdu zuten 2019ko akordioa sinatu zuten arte. Patronalak orain soldatak izoztea eta hainbat baldintza murriztea proposatu du. PSNk KPIaren eguneratzea eta %2ko soldaten igoera bultzatuko duela esan du orain, gizarte eragileen presioaren... [+]
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]