Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak salaketa jarri du Etika Batzordean, Ivan Pedreira Jaurlaritzako kargudunaren kasuagatik, eta horren abokatuak mehatxatu egin du, kasua ez ezagutarazteko esanez. Batzordeari exijitu diote espedientea irekitzeko eta iker dezala nor izan den filtrazioa egin duena.
EH Bilduk ostiraleko prentsaurrekoan leporatu dio Olatz Garamendi Etika Batzordeko buru eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari anonimotasunaren urraketaren aurrean ezer egin ez izana. “Agerikoa da sailburua ez dela Etika Batzordean dituen funtzioak behar bezala betetzen ari, eta agerikoa da ere bai funtzionatzeko modu honekin Batzordeak berak ez duela ezertarako balio”, kritikatu du Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak.
Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du anonimotasun eskubidea urratu diotela. Etika Batzordeari jakinarazi zion Ivan Pedreira Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzako zuzendaria ez zela kode etikoa errespetatzen ari. Izan ere, goi kargudun zela onespena eman zien lehen lan egin zuen enpresak burututako 12 ingurumen-ebaluaziori, baina tartean ez ziren bi urte igaro, arauak eskatzen duen bezala. Etika Batzordeak arrazoia eman zion Fernandez de Betoñori, eta EAEko Buletin Ofizialean argitaratu zen Pedreirak kodea urratu zuela.
EH Bilduk gogorarazi du batzordearen betebeharra dela jasotzen duten informazio oro sekretupean gordetzea
Batzordeak ebazpena eman eta bederatzi egunera Fernandez de Betoñok Pedreiraren abokatuaren email bat jaso zuen, “mehatxu argi batekin”: “Epaitegietara eramatearekin mehatxu egin zidan, haren bezeroaren kontrako ebazpena publiko eginez gero”, zehaztu du legebiltzarkideak. EH Bilduk gogorarazi du batzordearen betebeharra dela jasotzen duten informazio oro sekretupean gordetzea, eta kasu honetan printzipio hori urratu zuela kideren batek.
Olatz Garamendi Etika Batzordeko buruari erantzukizunak eskatu dizkiote, eta ostiraleko kontrol saioan galdegingo diote kasuari buruz. Fernandez de Betoñok azpimarratu du Garamendik bazuela abokatuaren mezuaren berri: “Niri bidali zidan e-posta, kopian, Garamendiri berari ere bidali ziolako”. Horren aurrean “atzamarrik mugitu ez izana” egotzi dio koalizioak, eta Garamendiri exijitu diote espediente bat irekitzeko, argitu dezaten nor izan den filtrazioa egin eta anonimotasun bermea urratu duena.
Batzordearen “eginkizun bakarra” Jaurlaritzaren jarduera “zuritzea” dela kritikatu dute
Batzordea bera ere zalantzan jarri dute, eta berretsi dute “organo independente” bat behar dela “jardunbide desegokiak prebenitu, antzeman, ikertu eta ebazteko”. Oraingo batzordearen “eginkizun bakarra” Jaurlaritzaren jarduera “zuritzea” dela kritikatu dute, eta gertatutakoa "eskandalua" dela nabarmendu. Hain zuzen, koalizioak martxoaren lehenean legez besteko proposamena aurkeztu zuen Jaurlaritzari eskatzeko Etika Batzordea desegin dezala, ate birakariak gelditzeko.
Jaurlaritzako goi-kargudunek kode etikoa betetzen dutela ziurtatzeko eta kontrolatzeko eskumena du Etika Publikorako Bartzodeak. Bost kidek osatutako taldea da eta horietatik hiruk ardura politikoak dituzte Jaurlaritzan. EAEko Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen Dituen Legeak zehazten du kargu publiko batetik enpresa pribatura igarotzeko bi urteko tartea pasa behar dela. Gainera, Etika Batzordeari jakinarazi behar diote hori egin aurretik, eta hor erabakiko dute ea “bateragarria” den enpresa pribatuan lan egitea.
Gutxienez hamabi kargu publikok urratu dute kode etikoa, baimenik gabe enpresa pribatura igarota
Ez da arau hori errespetatu gutxienez hamabi kargudunen kasutan, Naiz-ek jakinarazi duenez. Legearen arabera, “urraketa oso larriak” dira, eta ondorioz enpresa pribatura pasa diren pertsona horiek bost eta hamar urte artean ezingo lukete kargu publikorik hartu. Gainera, Jaurlaritzako kargua amaitzean ordain ekonomikorik jaso badute, itzuli egin beharko lukete.
Hauek dira kode etikoa urratu duten kargudunak, enpresa pribatura igarota Batzorde Etikoaren baimenik gabe, Naiz-ek argitaratu duenaren arabera: Isabel Muela, Jon Redondo, Aitor Garitano, Janire Bijueska, Imanol Leza, Ander Goyoaga, Iker Atxa, Javier Plasencia, Jordi Compàs eta Arantza Leturiondo.
Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
“Badakigu iritzi kontrajarriak daudela, baina beti adierazi dugun bezala gobernu-programan dagoen egitasmo bat da”, adierazi du Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak astearteko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Jaurlaritzak... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]
Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.