ERCk eta CUPek ezezko botoa eman dute, eta EAJk aldekoa. Ukrainako Gerrak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko gobernuaren ekonomia plana aurrera atera da EH Bilduren botoei esker. Espainiako eta Kataluniako politika astindu duen Pegasus espioitza kasuaren testuinguruan egin da bozketa.
Mertxe Aizpuruak ostegun goizean iragarri du EH Bilduren aldeko boza. “Beste behin, herritarrei zor diegun erantzukizunez jokatu eta dekretu hau aprobatuko dugu, ezin delako jendea izan gobernu honen akats larrien ondorioak ordaintzen dituena”, adierazi du koalizioaren bozeramaileak. “EH Bilduren bost diputatuei esker, Ukrainako gerraren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko neurri sorta onartuko da gaur”, azaldu du koalizioak sare sozialetan. EAJk ere aldeko boza iragarri du.
Pegasus espioitza kasuak sortutako iskanbilaren testuinguruan egin da bozketa –Pedro Sánchez presidente egin zuten talde politikoen babesa auzitan jarri duena aste honetan–. Iragan ostiralean, esaterako, bilera egin zuten espioitza jasan duten ordezkari politikoen alderdiek –EH Bildu, ERC, JxCat, PDeCAT, eta CUP–. Bilera horretan adierazi zuen Aizpuruak berak gobernuak jarrera egokia agertu ezean “ondorioak” egongo zirela: “Gobernuak ikusi behar du bere erabakiek eta gertatzen ari dena —oso larria baita— benetakotzat hartu nahi ez izateak ondorioak edukiko dituela. Espero dezagun egun batzuen buruan jarrera aldatzea, hau Europan onartezina delako”.
Atzo, asteazkena, Margarita Robles Defentsa Ministroak auziaz hitz egin zuen, eta egoera lasaitu edo bideratu ordez hautsak are gehiago harrotu zituen, espioitza justifikatu baitzuen.
ERCk eta CUPek ezezkoa
ERCk Espainiako Gobernuaren dekretuari ezezkoa eman dio. “Espainiako Gobernuari eginiko lehen oharra da”, adierazi du, Roblesen dimisioa eskatzearekin batera. “Nola fidatuko gara hau bezalako kasu baten aurrean ezer egiten ez duen gobernu batez, eta, gainera, harrotasuna agertzen duena?”, azaldu du bere kontrako boza CUPek.
Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
“Etsaien nagusitasunaren eguna” Euskal Herriko langileriarentzat “borroka eguna" izatea eskatu du Jarkik. Borrokatzera eta kalera ateratzera animatu dituzte herritarrak, “burgesiaren interes eta jabetza erregimenaren” aurrean.
Uholdeek hartu duten zonaldea "katastrofiko" izendatuko du Valentziako Generalitateak, eta 31.400 milioi euroko laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, tanta hotzak eragindako kalteak konpontzeko. Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
154 pertsonari aplikatu diete amnistia, eta erdia baino gehiago dira mossoak, guardia zibilak edo Espainiako Poliziako agenteak.