Debate publikoa irabazi dute Azkoitiko hondakin plantaren aurkako argudioek

  • Maiatzaren 28an Azkoitian "bilera irekia" egin zen Azkarateko hondakin plantaz eta eraikinen eta eraispen hondakinen gaiaz hitz egiteko. Bilera horren ostean Azkoitiko EAJk zera adierazi du: "Ezezkoa ematen diogu Azkarateko plantari". EH Bilduk "hitzetatik ekintzetara pasatzeko" eskatu dio. Azkoitia Bai taldeak ere zera adierazi du: "Arau Subsidiarioetatik horrelako plantak egitea ahalbidetzen duten puntuak ezabatzea eskatuko diogu udaletxeari". Ekainaren 1ean jakinarazi du Udalak Lurraldea Batzordea deituko duela, "alderdi guztiei ofizialki jakinarazteko Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen plantak atzera botatzeko Hirigintza Arauetan egin beharreko aldaketari hasiera emango zaiola".


2020ko ekainaren 01an - 13:13
Maxixatzen hedabideak jaso du Azkoitiko hondakin plantaren bilera irekiaren irudia, oso garaikoa.

Azkoitiko Udalak ekainaren 4an bilduko du Lurraldea Batzordea eta bigarrenez elkartuko dira astebetera, ekainaren 11n, erresoluzioa onartzeko. Horren ostean "Azkarateko eta Ipintzako plantak ez ahalbidetzeko dagokion tramitazioari ekingo zaio", Udalak jakinarazi duenez.

Bilera irekian herriko eragile ezberdinen iritziak

Maiatzaren 28an Azkoitiko Elkargunean elkartu ziren Iobeko teknikariak, Baskegur, Larke 360 SL (hondakindegia egin nahi duen enpresa), Lagunak eskabazio enpresa (herrian beste hondakin planta bat egin nahi duen enpresa), alderdi politikoetako ordezkariak, arau subsidiarioak idatzi dituen lantaldeko kidea, Urola Bizirik Natur Taldea, Azkarate Garbi auzotarren eta herritarren plataformak eta Gurasos.

Azkoitiko eraikuntza inguruko gremioek bi gutun atera zituzten (hemen lehenengoa), eta bigarren gutunak agerian utzi zuen bilera irekira gremioren bat joaten bazen, bere izenean hitz egingo zuela, ez dutela talde bat osatzen. Azkenean bilera irekian ez zuten gremioetako kideek parte hartu. Badirudi Udalari Azkarateko hondakin plantaren beharra argudiatu ahal izatea zaildu diola gremioen izena erabili ezin izateak.

Bilera osorik ikusentzungai dago bideo honetan.

EH Bildu: "Ez dago Azkoitian horrelako planta baten beharrik"

Iobeko teknikariek emandako datuen arabera, EAEn eraikin eta eraispen hondakinen (EEH) 60 planta daude gaur egun eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak martxoaren 4an argitaratu zuen aginduan dioenez, gaur egun tratamendu-instalazio finkoetan nahikoa gaitasun dago EAEn sortzen diren EEH guztiak balorizatzeko. EH Bilduk nabarmendu duenez, "beraz, ez dago Azkoitian horrelako planta baten beharrik, ez Azkaraten eta ez Ipintzan. Egin behar dena da 60 planta horiek identifikatu eta ahalik eta era eraginkorrenean funtzionatzea ahalbidetzea, beharrezko kontrolak ezarriz". Bere proposamena Azkarateko planta "Arau Subsidiarioen aldaketatik ateratzea eta Azkoitiko Hiri antolaketako Plan Orokorra egitea da". Herriko Arau Subsidiarioak zaharkituta daudela dio, "lur industrialaren %80 agortuta baitago".

Azkoitia Bai: "Tarteko biltegi txiki baten eraikuntza aztertzeko prest gaude"

Azkoitia Bai taldeak Maxixatzen hedabidean kaleratu du bilera irekiaz ondorengo bere jarrera. Berak ere dio "datuen arabera inguruan balorizazio nahikoa planta dagoela kontutan hartuta, gure taldeak Arau Subsidiarioetatik horrelako plantak egitea ahalbidetzen duten puntuak ezabatzea eskatuko dugu udaletxean". Baina gehitu du "obra handia denean, legeak balorizazio planta batera eraman aurretik, higiene eta segurtasun neurriak bermatzen dituen bilketa parke bat eraikitzea ahalbidetzen du, hori bai, lanorduz kanpo estali daitekeen edukiontziz osatua. Gaur egun, gremioen hitzak erabiliz, legez kanpoko isurketa asko egiten dutela garbi azaldu digute. Gure herriko bilketa parkea Izarre Jandalon dagoela dirudi, baina ez du inondik inora legeak eskatzen duena bermatzen. Hori bai, gure taldeak birziklatzea sustatu nahirik eta isurketa klandestinoak ekiditeko, tarteko biltegi txiki baten eraikuntza aztertzeko prest egongo litzateke. Kamioi bat osatu orduko, planta horietara bideratu eta bakoitzak eraman dituen kiloen arabera ordainduz. Gremioak eta udaletxeak, elkarlanean, benetako beharretara egokitutako biltegi hori diseinatuz. Bete beharreko legedia betez eta beste alderdien, plataformen eta ekologisten oniritzia dagoenean Arau Subsidiario berriak idatzi beharko genituzke".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Bergarako erraustegiaren aurkako plataforma: “Jaurlaritzaren lehentasuna enpresa pribatuen interesak dira”

4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.


2022-05-16 | Usurbilgo Noaua
Martxa girotu batek Zubietako erraustegia geratzea eskatu du larunbatean

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.


2022-04-13 | ARGIA
Jaurlaritzak baimena eman dio Bergarako paper hondakinen pirolisi plantari

Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.


2022-04-04 | ARGIA
Baserri konposta abiatu dute Usurbilen, herrian sortutako hondakin organikoak herrian kudeatzeko

Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.


2021-11-02 | ARGIA
Hondakinak tratatzeko planta bat eraikitzeko emandako hirigintza txostena baliogabetu egin du Bergarako Udalak

Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]


Donostia da gutxien birziklatzen duen herria Gipuzkoan

Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


Eguneraketa berriak daude