Euskal Hirigune Elkargorako presidentetzari dagokionez, gutxiengoa agertu da Alain Iriart Hiriburuko auzapezaren hautagaitzaren alde, uztailaren 9an Uztaritzen egin biltzar nagusian. Agiria bidali berri du EH Bai koalizioak bozka bidez harturiko erabakia zehazteko. Hautagaitza abertzale bat aurkezteko baldintzak ez dira bete EH Bai-ren ustez.
EH Bai koalizioak barda buruturiko biltzar nagusi jendetsuan erabaki du zer egin Euskal Hirigune Elkargorako presidentetzari buruz: Jean Rene Etxegarai orain arteko lehendakariaren aldeko apostua egitearen alde agertu da gehiengo argia. Hots, gutxiengoak du Alain Iriart Hiriburuko auzapezaren hautagaitza sostengatu. Biltzar nagusiaren biharamun goizean plazaratu agirian ondoko azalpena irakur daiteke: "Gaur egun esku artean ditugun elementuak kontutan harturik eta ipar Euskal Herriko egoera politiko orokorraz jabeturik, EHBAIko militanteek kontsideratu dugu baldintzak ez direla bilduak uztailaren 17an, abertzale baten hautagaitza aurkezteko Euskal Elkargoko lehendakaritza kargurako". Zehazten duenez, "eztabaidaren kalitatea azpimarratzekoa" da. Hain zuzen, bi estrategiak aurkezturik, eztabaida luzea egon da baina errespetuz eta elkar entzuteko gaitasun handian eramanez. Hots, ez da azken asteetan sare sozialetan biderkaturiko tonu bortitzik, pertsonifikaziorik edota irainik egon.
Alain Iriarten hautagaitzaren "zilegitasuna" eta "gaitasunak" zalantzan jarri gabe, testuinguru politikoa eta orokorrak bultzatu dituzte erabaki hori lehenestera.
Alain Iriarten hautagaitzak ez du EH Bai-ko kideen gehiengoaren babesa ukan. Hala eta guztiz ere, EH Bai-k ez dio Etxegarairi bidea erabat libre uzten, nahi duena egiteko. Euskal Hirigune Elkargoko goi postuetan eta erabaki guneetan abertzaleen "ordezkaritza azkarra" negoziatuko dute: " Politika publikoen garapenean aktiboki parte hartzeko engaiamendua hartzen dugu. Ipar Euskal Herriaz dugun ikuspegia partekatuko eta defendituko dugu datozen sei urteetan. Helburu hori betetzeko arlo instituzionaletik, azkarki ordezkatuak izan behar gira exekutiboan. Gure hautetsiak mobilizatuak segitzen dute, hauteskundeen emaitzen araberako ordezkaritza lortzeko lurralde batzordeetan".
Euskal Irratietan eta Mediabasken jakinarazi zuen Alain Iriart Hiriburuko auzapezak aurkezteko asmoa ekainaren 25 eta 26an. Elkargoaren zentralismoa eta Etxegaraien "kontrola" eta "boterea" kritikatu zituen aurkezteko gogoa plazaratzerakoan. Hori kontutan harturik ere, "elkargoaren funtzionamendu hobea eta demokratikoagoa" bultzatzeko engaiamenduaren alde egin du ere EH Bai-k, "herritarren eta herriengandik hurbilago izateko" helburuz.
Egun batzuk geroago, uztailaren 2an, hogei bat abertzaleek gutun bat bidali zioten Mediabaski bigarren aukera bat planteatuz: Iriart eta Etxegaraien lehia "ekidin" eta orain arteko presidentearekin adostasun batera heltzeko opzioa, elkargoan ere abertzaleei "zor zaien" ordezkaritza lortzeko gisan. Uztaritzen burutu biltzar nagusian, bigarren estrategia horren alde egin du gehiengoak.
Uztailaren 17an eginen da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaren hautaketa. Egituran aulkia duten hautetsiek dute erabakiko, bozketa bidez.
Herrietako hauteskundeetan emaitza onak lorturik, Euskal Hirigune Elkargoan araberako ordezkaritza eskuratu nahian dabiltza abertzaleak. Uztailaren 31n bozkatuko den batzorde iraunkorrean sartzeko asmoarekin dira, ondotik hortik direlako izendatuko batzorde eragileko kargudunak... [+]
Euskal Hirigune Elkargorako presidente izaten segituko du ondoko sei urteetan. Hautagaitza bakarra izanda ere, hamasei boz bildu ditu Alain Iriart abertzaleak, bi Claude Olive Angeluko auzapezak eta bat Bernard Lougarot Gotaine-Irabarneko auzapezak. Zuri bozkatu dute 65... [+]
Mediabask-ei bidali diote gutuna hogei bat militante abertzale eta ezkertiarrek. Euskal Hirigune Elkargorako presidentetzarako buruz burukoaz eta Etxegarai eta Iriarten arteko kanpaina oso zatitzaile baten arriskuaz jakinean, ondokoa diote: “Ez zaigu iduri Euskal Herriaren... [+]
Euskal Hirigune Elkargoaren osaketari dagokionez, uztailaren 17an iraganen da bozketa. Oraingoz, Alain Iriart Hiriburuko auzapez abertzaleaz aparte, ez da ofizialki beste hautagairik aurkeztu. Jean Rene Etxegarai da egitura publiko honetako presidentea 2017ko sorreraz geroztik... [+]