EH 11 Koloreren eta Gipuzkoako Erregio Etxeen jaiek bat egingo dute maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, Donostian, aniztasunaren aldeko asteburuan. Antzerkia, folklore dantzak, gastronomia eta 11Danbor Martxa izango dira.
Iazko harrera ona ikusirik, egitaraua zabaldu egingo dute eta aniztasunaren festa asteburu osora luzatuko da. Donostia 2016ren babesarekin, kontzertuak, antzerkia, folklore dantzak eta gastronomia ere izango dira. Horretarako, EH 11 Kolorek eta Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazioak batu egingo dituzte beren festak.
Egitaraua
Maiatzaren 31n, larunbata, Sardina Freskue haurrentzako antzezlanarekin hasiko da festa. Arratsaldean, bigarren urtez 11Danbor Martxa egingo da. EH 11 Koloreko bozeramaile Xabier Mendiguren Bereziartuk “armairutik danborra atera eta martxara etortzera” animatu ditu herritarrak asteartean egindako aurkezpenean.
Martxa 17:30etarako dago deituta Alderdi Ederren. ‘Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak’ lemapean egingo da eta mota guztietako perkusio taldeek hartuko dute parte. Egitarauak Konstituzio Plazan jarraituko du, 20:30etan Lasarte-Oriako Semblante Andaluz eta Tik-Tara talde zarauztarraren musika eusko-kubatarrekin.
Aniztasunaren Asteburuak igandean ere emango du zeresana, Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazioak antolatu duen jaiarekin. Errioxako, Gaztelako, Andaluziako, Extemadurako, Aragoiko eta Galiziako hainbat folklore talde abiatuko dira goizeko 10:00etan Alderdi Ederretik Konstituzio Plazara. Bertan emanaldiak egingo dituzte 11:30etatik 14:30etara eta 18:00etatik eta 21:00etara.
Pintxo bereziak
Larunbatean eta igandean, Alde Zaharreko hainbat tabernatan jatorri ugaritako sukaldaritzan oinarritutako eta propio sortutako pintxo bereziak eskainiko dira modu onean, 11Pintxo 11Zapore ekimen gastronomikoaren barruan. Pintxoak hurrengo tabernetan egongo dira salgai: Txuleta, A Fuego Negro, Aitona, Ormazabal, Herria, Belfast, Rekalde, Zeruko, Bordaberri, Ordizia eta El Quinto Pino.
Joan den urtean 11Danbor Martxak giro ona jarri zuen Donostiako kaleetan. Ikusi irudiak:
Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]
GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.
Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]
Rosario Palomino Liman (Peru) jaio zen eta 30 urtetik gora daramatza Bartzelonan bizitzen. Katalanez erraz egiten du, eta hala ere, katalan hiztunek gaztelaniaz egiten diote, kanpotar itxura duelako. Badaki errespetuaren izenean egiten diotela gaztelaniaz, baina bera... [+]
Eskerrak euria iritsi den azkenean: nola eutsi hain berde, bestela, Euskal Herriari…!”, diote. Eta badu egiatik. Baina gure amaren herrian teila-kolore iluna hartzen du lurrak euria egiten duenean, oso argi ez balego bezala zer dagoen zerez eginda: teilak lurrez ala... [+]
Egoera larria? Norentzat da egoera larria? Nori axola zaio ba? 2018ko azterketa, ikerketa eta inkestek euskalduna bere kulturgintzari bizkarra emanda bizi dela frogatuta, nori inporta zaio?
Zenbat kostatzen zaigun elkartzea bota zidan lagunak, eguna argitu berritan,... [+]
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.