Eguzkik salatu du udala “utzikeriaz” jokatzen ari dela Oriako Itxian dauden hondakinekin

  • Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Oriako Itxian hondakinak legez kanpo utzita daudela, eta Donostiako Udala “utzikeriaz” jokatzen ari dela hondakin horiekiko. Lasarteko Oria auzotik gertu dago Oriako Itxia, baina Donostiako udalerriaren parte da, eta Eguzkik azaldu du hondakinen presentziaren berri eman ziola udalari abuztuan: “Irailean, udalak erantzun zuen hondakinak lursail pribatu batean daudela, eta ondorioz, lurjabeak direla (antza denez, Allerruko gasolindegia) hondakinen ardura dutenak”.

Hondakin ugari, Donostiako udalerriaren parte den Oriako Itxian. (Argazkia: Eguzki) Hondakin ugari, Donostiako udalerriaren parte den Oriako Itxian. (Argazkia: Eguzki)
Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 26an - 09:36

Ekologistek deritzote “logikoa” dela ardura lursailaren jabeena izatea, baina hondakinek modu ilegalean hor jarraitzen dutela salatu dute. Azaldu dutenez, irailean udalari galdetu zioten ea jabeei hondakinak kentzeko eskakizuna egin dien, eta honako erantzuna jaso dute udalaren partetik: “Zonaldea ez da udaleko jabetza, horregatik, ez da udal honetako kale garbiketa eta hondakien kontratuetan agertzen”.

Horrela, Eguzkik ondorioztatu du udalak ez duela hondakinak kentzeko eskakizuna egin, eta, beraz, “utzikeriaz” jokatzen ari dela deritzo: “Hondakinen Legeak espresuki debekatzen du “edozein motatako hondakinak kontrolik gabe abandonatzea, isurtzea edo ezabatzea”, eta nahiko argi uzten du eskumena, Oriako Itxiko bezalako kasuetan, tokiko erakundeena dela, udal eta mankomunitateena, alegia. Donostiako Hiri Hondakinak Biltzeko Udal Ordenantzak ere ez du onartzen hondakinak edonon eta edonola uztea, jakina”. Horregatik, talde ekologistak azpimarratu du udalak jabeak behartu behar dituela hondakinak hortik kentzera: “Udalak ez luke horregatik beste aldera begiratu beharko; izan ere, hondakin horiek Alderdi Ederren bertan baleude bezain legez kanpokoak dira”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Eguneraketa berriak daude