Talde ekologistak txalotu egin du Jaizkibelgo inguruetan belatz handi bat tiroz bota ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi izana. Agintariei eskatu die zuzenean Fiskaltzan salaketa jartzeko horrelako kasuetan.
Asteburuan Jaizkibel inguruan belatz handi bat tiroz bota dute eta, Eguzki Talde Ekologistaren arabera, urrian eskopetaz jo duten espezie babestuetako hirugarren animalia da. Oraingo honetan Gipuzkoako Diputazioak neurriak hartu ditu; Jaizkibelgo ehiza-lineako hainbat postu itxi ditu. Eguzki "pozik" dago Aldundiak "behingoz" erantzun diolako azken urteotan taldeak egindako eskakizunari. Halere, azaldu dute litekeena dela urriko kasu pilaketen ondorioa izatea Aldundiaren erantzuna, eta ez "bestelako politika baten abiapuntua".
Eguzkik ohartarazi du babestutako espezieei tiro egitea ez dela "arazo puntuala". Urriaren 6an Errezilen arrano txiki bat eta 16an Seguran elanio urdin bat aurkitu zituzten zaurituta. Jakinarazi dute arranoa hil egin zela eta elanioa Arrano Etxean ari dela osatzen. Talde ekologistak Fiskaltzaren aurrean salatu ditu bi kasuak, tirogileak identifikatzeko asmoz. Halaber, Diputazioari gogorarazi diote ustezko delituen berri izan bezain laster fiskalari eta epaileari jakinarazi behar dietela, kontuan izanik babestutako espezieei eraso egiteak kartzela zigorra ekar dezakeela.
“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako Estatuko beste hiri askotan deitu dituzte mobilizazioak.
Ehizarako hamabost dorre eta zazpi posturi eraso egin diete Jaizkibel, Jarindo, Kastañarri, Gorbeia, Arrikurutz eta Kintoa mendietan. Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteak hartu ditu bere gain animalien "egoera tamalgarria" eta "ehiztarien... [+]
2014an debekatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia mendian ehiza egitea, baina legeak zituen akats batzuk baliatuz, epai batek ehiza baimendu zuen berriz ere 2019an. Orain, akatsak zuzenduta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarri du irailaren 1etik aurrera ezingo dela... [+]
Merkatu eta dendetan objektuekin egiten den gisan, animaliak hiltzen ere eskaintza bereziak egiten dituzte. Afrikan animaliak ehizatzeko enpresa batek lehoietan 2x1 eskaintzen du. Azken urteotan lehoien kopuruak izugarri behera egin badu ere, plazerez hiltzea legezkoa da.
Martxotik hasi eta iraila bitartean Gipuzkoako Ehiztarien Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko tira-bira lotsagarria irakurri eta entzun dugu prentsan. Ohituta gaude baserritar eta abeltzainen interesak aitzakia hartuta lehen sektoreko enpresa eta bestelako... [+]
Errengako mairubaratz baten gainean, Lesakako udalerrian, Oiartzungo mugan, ehiza-postu bat jarri dutela eta, Eguzkik gauzak argitzeko eta, hala badagokio, erantzuleen kontra neurriak hartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Kultura sailei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurko aldizkari ofizialean argitaratu du aldaketa: bertan behera utzi du Ulian ehizan aritzeko debekua.
Kondenatuak Tutera eta Cintruenigoko bi ehiza barrutietako presidenteak eta basozain bat dira. Ehiztariei ehizaki kopurua murrizten dietelako hil zituzten harrapariak.
Gipuzkoako Ehiztarien Federazioak grebara deitu ditu ehiztariak, Gipuzkoako Aldundiari presio egin asmoz. Ehiztarien argudioak, baina, iruzurra direla salatu du Naturkon talde ekologistak eta datuak eman ditu: hamar urtetan 1.768.567 euroz lagundu du Aldundiak Federazioa.