Euriteen ondorioz ibaiek ezinbestean gainezka egiten dutela gogorarazi du talde ekologistak, prozesu naturala delako. Gomendatu dute inguru horietan ez eraikitzeko eta ibaien ibilgua desbideratzen duten proiektuak ez egiteko. Barakaldoko Gorostiza eremuaren uholde-arriskuaz ohartarazi dute.
Azken asteetan izaten ari diren euri jasen eta uholdeen harira, Eguzki talde ekologistak ohar batean argitu du uste okerra dela ibaiak “garbituta” uholdeak saihestu daitezkeela. Azaldu dute gizakiaren zaborra bai garbitu behar dela ibaietatik, baina ez daude ados uholde garaietan jendeak eskatzen duen beste garbiketarekin: ibaiak dragatzea (hondoan pilatutako materiala erauziz), ibaiertzeko landaredia moztea eta ibilguetatik hildako egurra kentzea.
“Garbiketa ibaiek berek egiten dute, eta garbitzeko mekanismo naturalak dira uholdeak”, jakinarazi dute. Zehaztu dute ibaia “ekosistema konplexu eta dinamikoa” dela; eurite garaietan gainezka egiten dute eta lehorteetan emaria gutxitzen da. Taldeak azpimarratu du hildako egurrek eta korronteak eramandako sedimentuek elikatzen dutela ibaia.
Eraikuntzak arrisku eremuetan
Eguzkiren esanetan, arazoa da “urpean gera daitezkeen eremu” gisa izendatutako lurretan eraiki egiten dela. Barakaldoko adibideak aipatu dituzte: esaterako, ohartarazi dute Gorostiza auzoa urak hartzeko arrisku larrian egon litekeela. Castaños ibaia igarotzen da bertatik, eta duela hamarkada batzuetatik gainezka egiten du eurite handiak daudenean. Txaletak eraiki zituzten ingurua, hain zuzen, “10 urteko uholde-arriskua” duen eremua da.
Gainera, alboan dago Gorostizako urtegia, zeina ireki egiten baitute euri-jasa handiko garaietan, eta uholde-arriskua Megapark sarreraraino zabaltzen da. Halaber, salatu dute Castaños ibaiaren azpian tunel bat eraikitzea aurreikusi dutela Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea proiekturako, eta horrek ibaiaren ibilgua desbideratuko lukeela, eta arriskua handitu. Eguzkik gomendatu du urak hartzeko arriskua duten eremuetan ez eraikitzeko, hala nola Kadaguaren bokalean.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.
Departamentua alerta laranjan jarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak euriagatik uholdeak sor daitezkeelako. Alerta gutxienez gaueko 21:00ak arte dago ezarria.
Uretako babes indibidual eta kolektiborako material “egokia” eskatu dute, bestela gaueko esku-hartzeetan segurtasuna “arriskuan” baitago. ELA sindikatuak ohartarazi du 2017an ere zuzendaritzan salatu zutela egoera bera, baina ez dela irtenbiderik eman.
Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dute Euskal Herri osoan eta luiziek trabak eragin dituzte garraiobideetan.
Bi herritar hil dira azken egunotako euriteek eragin uholdeen ondorioz. Bata Sunbillako emakume bat luizi batek harrapatuta, eta bestea, Elizondokoa, Lesakara bidean zela desagertu eta Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilotz. Kalte materialak leku ugaritan eragin ditu, izan Lapurdin... [+]