Sustrai Erakuntza ingurumen elkarteak ostegun honetan aurkeztu du Iruñean Nafarroako energia berriztagarriei buruzko dokumentua. Bertako datuak ikusita, esan daiteke datozen urteetan Nafarroan 70 bat energia parke berri egin daitezkeela.
Zenbakia ez da zehatza, izan daitezke hamar gehiago edo gutxiago, dauden proiektuekin eta aurreikuspenekin egindako kalkulua da, baina energia berriztagarrien ekoizpenak Nafarroara ekarriko duen joeraren erakusgarri da. Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak da aurkeztu duten txostenaren titulua (gaztelaniaz dago) eta gaur egun Nafarroak bizi duen egoera energetikoa azaltzen du; nondik datorren energia hori eta etorkizunera begira dauden aurreikuspenak. “Proiektu berriek lehendik daudenek sortzen dituzten inpaktuak areagotuko dituzte, eta egiten dugun energia-kontsumo neurrigabearen aurreko erantzun gisa aurkezten dira”. Pablo Llorente eta Martin Zelaiak aurkeztu dute txostena, Katakrak liburudendan.
Txostenean azaltzen denez, hamazazpi parke eoliko berri esposizio fasean daude, aurkeztutako beste sei aztertzen ari da Nafarroako Gobernua eta hamazazpi proiektu “urtea amaitu aurretik [2020a]” aurkeztea espero zen. Guztira 40 parke eoliko dira. Datuak ez dira zehatzak eta Sustrai Erakuntzak azpimarratu du gardentasun handiagoa beharko litzatekeela zeren aurrean gauden hobeto koka gaitezen. Elkartearen esanetan, gaur egungo parkeek 1.333 megawatt-eko (MW) potentzia dute guztira eta proiektuan direnen potentzia 1.308 MWkoa da. Hau da, gutxi gorabehera, bikoiztu nahi dela gaur egun sortzen den energia eolikoa.
Eguzki parkeei dagokienez, 27 bat proiektu dira: sei proiektu esposizio fasean daude, beste sei aurkeztuak eta beste hamabost 2020a amaitu aurretik aurkeztuko zirela espero zen. Gaur egun Nafarroan diren parke eolikoek 142 MWeko potentzia dute, eta Foru Gobernuak 1.439 MWeko potentziara iritsi nahi du parke berriekin, hau da, hamar aldiz gehiago.
Energia berriztagarrien eztanda berri hau etorkizun hurbilean egin behar den energia fosilen gutxitzeari erabat lotua dagoela azaldu dute Sustraikideek: “Espainiako Gobernuak 2050erako ekoitzitako elektrizitatearen %97 berriztagarria izatea nahi du, eta horrek poligono berriztagarri erraldoien garapen handia ekarriko du”. Gaur egun ekosistemen gaineko presioa handia dela adierazi dute elkarteko ordezkariek eta proiektu honekin handitu egingo dela salatu dute.
Eredu ekonomikoaren aldaketa
Gaur egun Nafarroan kontsumitzen den energiaren %80 energia fosiletatik dator eta, beraz, berriztagarria den %20 handitzera bideratuta dago parke zaparrada berri hau. Hala ere, Zelaiak eta Llorentek azaldu dutenez, irtenbidea ezin da izan bakarrik energia berriztagarri gehiago sortzea. Batetik, berriztagarriek bakarrik ezingo diote erantzun etengabe hazten den energia eskaerari, baina horrez gain, “berriztagarrien erabilera handitzeko, aldaketa handiak egin beharko dira prozesu industrialetan, garraioan eta beste sektore ekonomiko batzuetan, elektrizitatearekin funtzionatu ahal izateko”.
Beraz, haien esanetan, ezinbestekoa da eredu kapitalista hau aldatzea eta etengabeko hazkundean oinarrituko ez den eredu sozio-ekonomiko batera jotzea. Horregatik, gaur egun, “desazkundea ezinbestekoa da”. Llorentek azaldu duenez, parke hauek guztiak goi-tentsio sarea elikatzeko dira eta justu aurkakoa egin behar da, energia sorrera prozesuak deszentralizatuz, “horretan kontzejuak eta udaletxeen zeregina funtsezkoa da”.
Gaur egun Nafarroako energia berriztagarrien ekoizpenak asetzen du bertako kontsumo elektrikoa (guztiaren %20), eta gehiago ere bai: 2018an, adibidez, Nafarroan ekoitzi zen guztiaren %30 esportatu zen, beraz, “berriztagarrien proiektuen garapen honek bakarrik balioko du esportazioak handitzeko”.
“Bai, berriztagarriak instalatzeak erregai fosilen kontsumoa murriztea dakar –esaten da txostenean–, baina beste mineral eta lehengai askoren kontsumoa handitzea ere bai”. Eredu aldaketari begira, txostenean hamar proposamen egiten dira, hasi finantza ereduan egin beharreko ezinbesteko aldaketatik eta hondakinen kudeaketaraino, oinarrizko zerbitzu eta beharrean publikotasuna bultzatuz. Pertsona bakoitzak gehienez kontsumitu ahal lukeen energia kopurua zehaztea ere eskatzen dute.
Parke hauek jarri nahi dituzten eremuetako hainbat lekutan proiektu hauen aurkako taldeak sortu dira, esate baterako, parke eolikoen aurkako Haize Berriak elkartea. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia Garapenerako sailburuak berriki argitaratutako artikulu batean onartzen zuen proiektuok kalteak dakartzatela, baina energia fosilaren murrizketak dakarren ezinbesteko preziotzat jotzen zituen kalteok, bestela okerragoa litzatekeelako, “planetaren temperatura jaistea lehentasuna” delako. Sustrai Erakuntzak erantzun zion “berriztagarriek berez ez dutela tenperatura murriztuko".
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.