Ekainaren 1ean Ziburuko plaza bete zuten hamazazpi argitaletxeetako lanek. Batez ere ingurukoak eta Euskal Herriko hainbat herritatik joandako euskaltzaleak aritu ziren eguzki galgatan euskarazko komiki, liburu, disko eta bestelako gaiak ikusten. "Lehen urtea baizik ez da, denborarekin finkatuko da" esaldiak labur dezake Baltsan Elkarteko eta ARGIAko kideek argialetxeei bidalitako mezua, hurrengo urtean errepikatzeko aukera zabalik dela iradokiz.
Giro lasaia eta atsegina izan zen egun osoan zehar Ziburuko plazan. Oso egokia euskarazko argitalpenak patxadaz ikusteko, galderak eta iruzkinak egiteko, bata eta bestea ezagutzeko. Aukera hori baliatu zuten bertaratu zirenek. Bozgorailuetatik entzun zitekeen mahaietan salgai ziren kantuak, eta orduerdiro elkarrizketa bat. Oso ongi etorri zen bakoitzaren lana hobeto ezagutzeko, eta erreferentziak hartzeko.
Baltsan Elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatu dute azoka, eta bertan parte hartu duten Euskal Herri osoko hamazazpi argitaletxeen iruzkinak jasoko dituzte, hurrengo urtean bigarren azokarik egingo balitz, kontuan hartu beharreko hobekuntzak biltzeko.
Hona hemen Adur Larreak ateratako argazkiak:
2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko... [+]
Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]
Urte biribil honek opari bana egin digu Argia Jendeari, Euskal Herriari eta komunikazio proiektuari. Zabalduko ditugu?