Gipuzkoako Fiskaltzak EFE albiste agentziari filtratu zion asteartean Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatzen duen epaiari helegitea jarriko diola. Iñaki Uria auzipetuaren balorazioa jaso du Hamaika Telebistak.
Uriak azaldu duenez, albisteak “kolpe handia” eman die eta uste du “orain arteko sufrikarioa” luzatzea duela helburu erabakiak eta deitoratu du Espainiako Gobernuaren menpekoa den Fiskaltza bezalako erakunde batek indar gehiago edukitzea Jaurlaritzak baino.
“Badirudi fiskalak epaiketara iritsi nahi duela”, adierazi dio Hamaika Telebistako kamerei Uriak eta erabaki hori auzipetuei “ulergaitza” suertatzen zaiela gaineratu du. “Garbi daukagu errugabe garela, ez guk esaten dugulako, Jaurlaritzak baizik. Egiten zaizkigun akusazioetan ez dagoela deliturik esan dute”.
Erabaki horren xedeaz ere galdetu du Uriak: “Zer helburu dauka epaiketara iritsi nahi izateak gero heldulekurik ez baldin badauka?”.
Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]
Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]
Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]
Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.
On the morning of 20th February, 2003, I picked up the phone and heard Joxemari Irazusta's voice: "The Civil Guard have arrested Pello Zubiria." Pello? Joxemari told me the little he knew about it, and I couldn't believe it. I got back into bed; I couldn't... [+]