Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka sarean izanen da ikusgai gaur gero. 200.000 orrialde eta 3.789 zenbaki dira digitalizatutakoak.
Berria egunkaria arduratu da Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitala osatzeaz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Era berean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gureak enpresak parte hartu dute proiektuan.
Koldo Mitxelena Kulturuneko hitzaldi aretoan aurkeztu dute proiektua. Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua eta Joan Mari Torrealdai Euskaldunon Egunkaria-ren lehendakaria izan dira bertan, Koldo Mitxelenako ordezkariekin batera.
1990eko abenduaren 6an argitaratu zen Egunkaria-ren lehen zenbakia, eta azkena 2003ko otsailaren 20an. Orduan Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, itxiarazi baitzuen euskaldunon egunkari bakarra. Hamabi urte horietako zenbakiaren eduki guztiak sarean daude ikusgai Egunkaria-ren hemeroteka digitalean.
Euskarazko egunkariari loturik eman du bizialdiaren zatirik handiena, horixe du sor-marka eta jatorrizko izendapena. Eguneroko kazetari loturik jardun du beti, eta ekarri dizkio disgustu ez gutxi. Handiena, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera 2003an, eta hainbat lagun orduz lehen... [+]
Otsailaren 20an bete dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”: halaxe erantzun zuten langileek, biharamunean Egunero... [+]
Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]
Joan Mari Torrealdaik hil aurretik amaitu gabe utzitako liburua kaleratu dute Berriak, Elkarrek eta Jakinek, Euskaldunon Egunkaria-ren historiaz ikerlari euskaltzaleak zuen ikuspegia azaltzen duena. Azaroaren 16an aurkeztu dute Andoainen jendaurrean.
Joan Mari Torrealdaik hil aurretik amaitu gabe utzitako liburua kaleratu dute Berriak, Elkarrek eta Jakinek, Euskaldunon Egunkaria-ren historiaz ikerlari euskaltzaleak zuen ikuspegia azaltzen duena. Asteartean aurkeztu dute Andoainen jendaurrean.
Idazle eta kazetari andoaindarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta, bere liburu eta artikulu guztiak webgunea batean jasoko dituzte. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte urtean zehar erakunde eta kultura munduko eragileek.
Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]
Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.
Hasieran, elkarrizketa egiteko proposatu nionean, Pilar Mendibilek zalantzak agertu zizkidan. Geratu ginen kafe bat hartzeko, hitz egin genuen, eta azkenean, onartu zuen gonbita, garrantzitsua iruditzen zaiolako berea bezalako bidea egin duen jendearen ahotsa biltzea... [+]