Egun on, España…


2024ko urriaren 24an - 09:04
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.

Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra irakurtzeko aukera daukagu: "Se a perdido un perro", "Será eso o k no empieza a la hora..." edo "Aver si me pueden ayudar...". Horiek, betiko desagertzear dauden azentuei erreparatu gabe. Euskara ere ez da salbu geratzen joera berri horietatik: "pasaden astean...",  "aserretuta gaude" , "eskerrik", "egunon"…

Sarritan, erakundeek hizkuntza bien ofizialtasuna bermatzen dutelako planta egiteko, makina batek egindako itzulpen ziztrinez osaturiko testuak plazaratzen dituzte: "Lantegi praktikoa eta interesgarria = Tailer (ikastaroa); iniciamos el proceso de reflexión  estratégica = hausnarketa prozesuari hasiko dugu; ez da garaitasuna = no es una incidencia", eta abar luzea.

Batzuetan, lagun bati pasatzen dizkiot halako testuak, eta aitortu behar dizuet lau lerroko batean, puntuazio eta data barne, zortzi akats zenbatzera heldu garela. "Ustezko  borondate onarekin, sarraskiak egin dituzte gizakiaren historian zehar", esaten zuen beste lagun batek.

Pasa den astean, 1938an sortutako egunkari baten sare sozialaren lerroburuak hau zioen: "...está dando la vuelta a españa en esta aeronave". 2019an Cuelgamurosetik atera zuten diktadoreak "españa" horrela idatzita ikusi balu, lerroburua idatzi omen duen bekadun esplotatu gixajoa kartzelan sartuko zuen. Zain dezagun ortografia: "Egun on, España, eskerrik asko…".

Rafa Arriola

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Eguneraketa berriak daude