Egun gutxi barru, zer?

  • Gaur ez bezala, duela berrogei urte, euskaldunok egoera berri baten atarian ikusten genuen etorkizuna.Nafarroan eta EAEko Autonomi Estatutuak indarrean zauden. Hain ibilbide latz eta luzeari irtenbideak ikusten hasi ginen eta askatasunaren taupadak zoratzen gintuzten. Ura bai egoera polita.


2019ko azaroaren 05ean - 07:30

Egiari aurrez aurre begiratzen badiogu, ez dira sumatzen arrazoi handirik sobera arro egoteko, baina ez dut gure burua ezkor ikusten. Berrogei urte asko izan dira baina ez alferrikakoak. Horregatik, eta batez ere, bidean galdutakoei errespetuaz, hainbat borroka , ekimen eta sufrimendu, ezin ditugu bazterrean utzi eta aurrera jo. Hauek eskaintzen diguten irakaspenei heldu beharrean gaude, aurre egin nahi badugu.

Pairatzen ari garen krisi politikoak alor guztiak kutsatzen ditu, ez dago ihes egiterik, ia jarrera bakarra da, baina gutxik lotzen dute gaurko egoera larria, nagusi den  politika neoliberalarekin. Horregatik, sistemaren sustatzaileak, nahiz begi bistakoa izan,  ez dute zalantzan jartzen eta bakar batzuen ustelkeriari leporatzen diote errua. Baina ez da berria eta berriro errepikatuko da.

Beraz ez da kasualitatea, edo bidegabekeri erraldoien emaitza gaurko egoera. Arrazoi asko daude baina nagusia bat; betiko eta gaurko kolonizazio espainiarra. Hor arrazoi politikoa eta ekonomikoa lotzen ditun jarrera. Demokrazia usteltzen duen jarrera,  kapitalismoaren semerik kuttunena. Honek, - orain esandakoak- ekonomia eta politikaren osagarritasuna agerian jartzeaz gain, Euskal Herrian bizi dugun egoera ulertzeko bidea ematen digu.

Lehen aipaturiko berrogei urte luze hauetan, Ezker Abertzalearen izateak berak, eta bere jokabide luzeak, etengabe jarri du kolokan EAJren itxura abertzalea eta agerian bere ekinbide espainiar zalea. Gazteek ez dute orduko berririk, baina bai beste askok, 1978ko urrian “Uso Zurien” manifestaziora  deitzeak, -hau bai dotorea- agerian utzi zuen horren aurreko erantzun jeltzalearen jarrera susmagarria, noraino joan zitekeen.

Berrogei urte geroago ongi ikasi dugu, espainiar demokrazia eredu ukatzaile eta zapaltzaileko egitura politiko eta juridikoko partaideekin batera, EAJko buruzagi asko, demokraziaren ukazio egoera larri honen defendatzaile bilakatu direla.

Nire ustez, autokritika egiteko garaia heldu da. Baina ez  “iritsi berriak ditugun  horiek” bakarrik, baita “Sabin Etxean” sorginkeria jorratzen dutenek.

"Berrogei urte geroago ongi ikasi dugu, espainiar demokrazia eredu ukatzaile eta zapaltzaileko egitura politiko eta juridikoko partaideekin batera, EAJko buruzagi asko, demokraziaren ukazio egoera larri honen defendatzaile bilakatu direla"

Nahiz bakarren batzuk “iritsi berriak” garela ozenki nabarmendu, egia beste bat da, eta guri ere luzea egiten ari zaigu bidea.  Ezker abertzalean baitan ikusten dugu, garai batean  uste baino latzagoa dela  autonomia desmitifikatzea. Estatu espainiarrak herri honi eskainitako opari pozoitsua dela frogatzea, alegia. Oso zaila suertatzen baita, nazio askapen prozesu guztietan, autonomia, independentziaren antidoto gisa erabili  egiten duela botere menperatzaileak, aurreko tresna guztiak porrot egin da gero. Eta horrela, burujabetasunik gabe, tarteko urratsa baino, tranpa hilkorra suertatzen da, herri horren benetako askatasun aukerari begira.

Zer esanik ez, azken legealdi hauetan, autonomiaren muga guztiak begi bistan geratu direlarik, burujabetasunaren premia biderkatzen ari dela. Beranduegi izan baino lehen, gure etorkizunaren jabe izatea, behar ezin larriagotzat agertzen zaigu.

Guretzat, herri gisa, herri ukatu guztiontzat bezalaxe, denbora eta espazioak badu mundu honetan,  - gero eta mundu homogeneizatuago honen barnean are gehiago -, beste dimentsio bat. Etorkizuna adibidez, orainean, gaurkoan jokatzen da, ari da jokoan, baina ez da ziurtasun bat, eskuratu beharreko asmoa baizik.

Lurraldea ez baita soilik baieztapen  eremua, berez ematen den eta babestu beharrekoa, batez ere kanpotarren jarduerarekiko alderatuaz definitzen dena. Lurraldea desegituraturiko sarea da, gure arteko sintonia eta proiektuen baitan estutu nahi dena. Kanpotar ukazioari bere izaera ireki, anitza eta ez baztertzailea.

Aukera horiek posible bilakatzeko bidea argia eta bakarra dugu. Hautabide demokratiko bat landu beharrean gaude, herri honentzako estatus politiko eta burujabetza, maila berri baten aukera erreala. Euskal demokraziari leihoa irekitzeko balioko duena.

Lehen aipatu izan dut eta berriro gogoratu nahi nuke, duela berrogei eta zortzi urte (1971.02.06), EAJ- ETA- ELA- EGI- ENBATA- BRANKA eta abar, elkarturik,  zintzotasunez beterik egindako solasaldia, zegoen egoerari aurre egiteko, elkartasun helburuekin.

Ez genuen lortu, bale, baina  nahiz ezberdintasun nabariak eta zehatzak -orain ere- egunero nabarmendu, baita ukaezinak diren “barne” oztopoak, elkartasuna erein beharrean gaude. Nire arrazoia garbia da; orain arte bezala jarraituz, norberaren ondarea eusteko gai gara, baita  herriari zor dioguna “eskaintzeko” ere, baina nekez lortuko dugu, “bakarka”, aldarrikatzen dugun etorkizuna.

Edo, ez dugu gauza bera nahi?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude