Egun euritsuetan ere eskola kanpoan emateko, karpa jarri dute Zaldibian

  • Borondate politikoa dagoenean baliabideak bideratzen dira, eta errazagoa da dena. Eguraldi txarrarekin ikasgela ezin dela kanpora atera? Zaldibiako Udalak karpa ezarri du Lardizabal herri eskola kanpoan, hezkuntzarako balia dezaten. Gainera, ikasgela bakoitzarentzat herriko eremu ireki bat eta inguruan lokal bat bermatu ditu. Hori bai, Eusko Jaurlaritzari eskatutako baliabideen zain jarraitzen dute.


2020ko irailaren 16an - 08:26

Eskola presentzialari eutsi ahal izateko neurriak

Auzoko jaietarako erabili ohi duten udal karpa muntatu dute eskola ondoan, aire zabalean estalitako gune bat bermatzeko. Pandemia garaian ahal den heinean jarduna kanpoan egitea egokiena dela argi du gero eta ahots gehiagok. “Eskola presentzialari eusteko erronkan garrantzitsua izango da aire zabalaren erabilera sustatu eta pilaketak ekiditea –adierazi dute Udaletik–. Eremu hauek eskolaren esku jartzeak horretan lagunduko duelakoan hartu dugu erabakia eta eskura ditugun bitarteko guztiak erabili beharko ditugu azpiegitura hauen mantenu, garbiketa eta desinfekziorako”.

Udalak azpimarratu du baita ere Jaurlaritzari eskatutako baliabideen zein segitzen dutela. Azken finean, EAEn Jaurlaritzak du hezkuntza eskumena, eta hari dagokio erraztasunak eta baliabideak ematea, baina eskolak kanpoan emateko eskarien aurrean entzungor jarraitzen duela salatu dute bai udaletatik, bai Eskolak Naturara! ekimenetik. Areago, batzuetan oztopo ere izan da administrazioa, eta eskolatik kanpo ateratzea debekatu die ikastetxeko irakasle eta ikasleei.

Panorama horretan, espazio irekietara eta berdeguneetara ateratzeko beren kabuz antolatzen hasiak dira Euskal Herriko hainbat eskolatan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Ikastetxeen fusioa: Nola batu bi hezkuntza komunitate... albo-kalte gutxien eraginez

Nolako esperientzia eta ondorioak izan dituzte iraganean bateratu ziren ikastetxeek? Zein berme eskatzen dituzte orain fusio fasean murgilduta daudenek? Bi ikastetxek bat egiteko prozesuan, aintzat hartu beharreko gakoak zein diren aletu ditugu, etorkizunean fusioen politikak... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen astearteko greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


2025-03-24 | ARGIA
Negoziazioek huts eginda, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


Oier Sanjurjo, Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente

Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.


Guraso elkarteek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerak ordaindu ezin dituzten ikasleak

Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


Eguneraketa berriak daude