Ordua egunaren arabera aldatzen da, baina normalean 7:00ak aldera altxatzen naiz, eta, pilulak irentsi ondoren, neska-lagunari “egun on” erraten diot Whatsappen bidez; normalean, berehala erantzuten dit eta eguna ongi joatea opa ohi diogu elkarri, euskaraz edota katalanez. Dutxa hartu, gosaldu eta lanari ekiten diot, aurrez aurreko ikasleekin edo online ikastaroan. Euskara hutsean, jakina.
Goizean, oso ohikoa da lan-bileraren bat izatea (euskal bileritisa oso bizirik dago gurean), eta horretan ere euskaraz aritzen gara. Erosketak, aldiz, espainolez egiten ditut normalean, ez bada zerbait oso zehatza. Zorionez, umore kutsuko oasiak ere agertzen dira eguneroko normalkeriaren basamortuan, lagunen baten memeak eta iruzkinak jasotzen ditudanean, euskaraz zein espainolez. Talde horretan biak uztartzen ditugu naturaltasun osoz, euskañolaren amildegian erori gabe. Eta, erran behar da, inor haserretu edo baztertuta sentitu gabe.
Beste askok bezala, telebistaren aurrean bazkaltzen dut, eta, zer ordu den, oso aldakorra da entzuten dudan hizkuntza. Sukaldaritza saioak euskaraz, albistegiak euskaraz eta espainolez, fikzioa espainolez edo ingelesez... Gure indargune eta gabezien ispilu mediatikoa, azken finean. Gero, “etorri” xuxurlatu eta katua ziztu bizian etortzen zait, zenbait minutuz elkarrekin lo egitera.
"Nork eta nire alkateak erran berri du Erriberan inork ez duela euskaraz hitz egiten, eta inor ez dela sekula hizkuntza horretaz mintzatu"
Arratsaldeak lana dakar, euskaraz, erran gabe doa. Zalantzak argitu, arazo teknikoren bat konpondu, zuzenketak egin... Eta 18:30ean azken txanpa dator, aurrez aurreko taldea artatzeko unea. Bertan, ikus eta mirets dezaket hamabi pertsonek egiten duten lan ikaragarria beren burua euskalduntzeko. Gehiagotan erran beharko nieke, baina hunkigarria da egiten dutena, zinez; beraiek ematen diote zentzua egunero ohatzetik altxatzeari.
Azkenik, etxera itzuli, afaria prestatu eta zerbait ikusi telebistan, euskaraz, espainolez edo ingelesez. Neska-lagunarekin solastatzen naiz telefonoz, katalanez eta euskara pixka batez berak, eta katalanez, espainolez eta euskaraz nik. Ohean dagoeneko, minutu batzuk (gehiegi) ematen ditut irakurtzen: historia liburuak espainolez edota ingelesez, eta fikzioa, normalean, euskaraz.
Hori da ohiko egun bat niretzat, edozein langileren epikarik gabekoa, non zenbait hizkuntza nahasten diren, euskara tartean. Baina nork eta nire alkateak erran berri du Erriberan inork ez duela euskaraz hitz egiten, eta inor ez dela sekula hizkuntza horretaz mintzatu. Tuteran, denok dakigu Toquero jaunari iritzia ematea beste edozer baino gehiago gustatzen zaiola (bereziki, gaia ezagutzen ez duenean), baina jakin badaki Tuteran eta Erribera osoan ehunka pertsonak egunero erabiltzen dugula lingua navarrorum izenekoa. Orduan, zergatik bota du horrelako astakeria?
Anitz hipotesi egin genitzake, noski, baina denak dira kezkagarriak. Nire ustez, Twitterreko kontu parodiko batek bete-betean asmatu zuen: Erriberako euskaldunak ez gara, alkatearen ustez, benetako erriberarrak. Nolabaiteko distortsio bat gara, bitxikeria deseroso eta gogaikarria, baztertu beharrekoa, zeren bere kontaketa, non bera den tudelanismoaren zaindari nagusia, zikindu eta kolokan jartzen dugun izatearekin berarekin. Eta herritarrak baztertu nahi direnean, existitzen direla ere ukatzea hasiera ona izan daiteke.
Zorionez, gu ez gara desagertuko. Hemen gaude, ez gara beste inondik etorri eta jarraituko dugu, ahal dugun heinean, euskaraz bizitzen. Bazirudien UPNk diskurtso inklusiboagoa garatu nahi zuela, baina azken adierazpenok argi uzten dute betiko obsesio identitarioetan lerrokatuta daudela. Alferrik dabiltza, baina. Fanatiko gutxi batzuk kenduta, Erriberan euskara gero eta normalizatuago dago, presentzia handiagoa dauka gure kaleetan egunez egun, eta gero eta jende gehiagok ikasten du, Tuterako alkateari gustatu ala ez. Hobe lukete berak eta bere zaleek errealitatea onartu eta NODOren zuri-beltza atzean utzi; azken finean, bizitza eta gizartea gero eta koloretsuagoak dira, Erriberan ere bai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]